GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-11
Eguraldiak lanak eman arren, Biarritzek puntuei eutsi die
·Zuri-gorriek lan handia egin behar izan zuten bigarren zatian, 8-9 joan baitziren atsedenera

BIARRITZ 17

AGEN 9

BIARRITZ

Biarritzek sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko ez du arazorik izango, atzo Agen mendean hartu baitzuen. Zuri-gorriek irabazi egin zuten, baina ezin esan partida handia egin zutenik. Hala ere, badute aitzakia, euriak eta haizeak ez baitzuten joko handirik egiten utzi.

Baldintza kaskarretan ekin behar izan zioten atzoko norgehiagokari bi taldeek. Hutsune ugari zuten, asteburu honetan selekzioek partidak baitituzte, eta Biarrizko hamabostekoan ohikoak diren lau Frantziako selekzioarekin arituko dira Sei Nazioetako norgehiagokan. Hala ere, zuri-gorriak gehiago izan ziren, eta aparteko ikuskizunik eman gabe izan bazen ere, puntuak etxean geratu ziren; hori izan zen garrantzitsuena.

Dena dela, Biarritzek lan handia egin behar izan zuen garaipena eskuratu ahal izateko, atsedenera 8-9 atzetik joan baitzen. Miquelek zigor bati esker aurreratu zituen kanpotarrak seigarren minutuan, baina zazpi geroago, Dupuyk, beste zigor bati esker, berdintzea lortu zuen. Zuri-gorrien poza berehala zapuztu zuen Miquelek; izan ere, beste ostiko batekin, 3 eta 6koa jarri baitzuen markagailuan. Zegoen eguraldia ikusita, garbi zegoen ostikoek garrantzi handia izango zutela, baloia eskura jokatzea ia ezinezkoa baitzen.

Oren erdia pasatxo zenean, Balanek egin zuen atzoko entsegu bakarra, eta biarriztarrak 8-6 aurretik jarri zituen, Dupuyk ez baitzuen asmatu transformazioa egiten. Emaitza horrekin atseden hartzera joango zirela zirudienean, Miquelek hirugarren zigorra gauzatu zuen, eta 8-9 kanpotarrak aurretik zirela joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, etxekoak garaipenaren bila atera ziren, eta Agen entseguen marratik aparte edukitzeaz gain, aurrelariek lana ongi egin zuten. Hiru zigor lortu zituen Dupuyk, eta hari esker, partidari buelta eman eta garaipena lortu zuten. Azkenean, puntuak etxean geratu ziren, eta denak gustura ziren partidaren amaieran, atzokoa oso norgehiagoka arriskutsua baitzen. Eguraldiak eta horren ondorioz zelaiaren egoerak ez zuten lagundu, eta horrelakoetan edozein hutsegite nahikoa izaten da dena alferrik galtzeko, baina zorionez, zuri-gorriek ongi erantzuten jakin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea