Alto el fuego de ETA: reacciones
Kontseilu Politikoak Bakearen Plana aurkeztuko du orain
Erakunde armatuaren azken erabakia dela-eta, Lakuako Kontseilu Politikoak bere Bakearen Plana delakoaren aurkezpen ofiziala iragarri du. Atzo horren edukien berri eman zuten. Bestetik, alderdi gehienak, EAJ, EB eta Aralar esaterako, alderdi politiko ororen arteko mahaiari begira daude.
GASTEIZ
Gasteizko Gobernuko Justizia sailburu eta Kontseilu Politikoko kide Joseba Azkarragak atzo esan zuen azken organo horrek bere Bakearen Plana delakoaren laster aurkeztuko duela Legebiltzarrean; aipatu zuenez, herenegun iragarritako su-etenaren albistea «ez nahasteko».Komunikabideei Gasteizen egindako adierazpenetan, Azkarragak azaldu zuen dokumentua prozesuan lan egiten aritu direnek idatzi dutela, eta horien artean aipatu zituen Lehendakaritza bera, Biktimen Atentziorako Zuzendaritza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza. Esan zuenez, edukiei dagokienez, idatziak «gatazkaren planteamendu orokorra» jasotzen du; ez soilik «eredu garrantzitsuetako bat» diren biktimei dagokiena, baizik eta «adiskidetzeari eta prozesu honetako funtsezko oinarriei dagokiena ere». Nolanahi ere, kontu horren gaineko informazio handiagoa hedatu zuen gero Europa Press-ek, eta hiruko Gobernuaren iturriak aipatu zituen. Hala, zehaztu zuten plana su-etenaren ondorioz sortutako egoera berrira moldatuko dutela, eta aurkezpena apirileko lehen astean izango dela. Dirudienez, idatzia ETAren iragarpenaren bezperan bukatu zuten, eta gaurko prestatuta zuten aurkezpena atzeratu dute. Bakearen Planak «bake prozesuan biktima direnei funtsezko papera» eskaintzen die, eta besteren artean, «terrorismoko biktimen» aldeko aitortza egun instituzional bat ospatzea eta diru-laguntzak handitzea proposatzen ditu. «Indarkeria, terrorismoa eta bere espresio guztiekiko erabateko gaitzespena» azaltzen du dokumentuak, eta biktimen alde, beren memoria, justizia eta aitortza aldarrikatzen ditu. Bestalde, «askatasun eta eskubide zibil eta politikoen» alde egiten du, eta torturaren aurka agertu ez ezik, atxilotutako lagunekiko begirunea eskatzen du. Alderdien Legea moldatzeko eta preso politikoak gerturatzeko eskaerak ere jasotzen ditu idatziak. Bestetik, erakunde armatuaren erabakia dela-eta, Justizia sailburuak negoziazio prozesu bi abiatzeko eskatu zuen: ETA eta Gobernu espainolarena, batetik; eta alderdien artekoa, bestetik. Azken horretan jorratu beharreko gaiei «mugarik ez» jartzeko eskatu zuen, eta helburua «arazoen muinera joan eta irtenbideak bilatzea» izango dela esan zuen. Oro har, bi prozesuak luze eta «korapilatsuak» izango direla iritzi zion, eta ETAk «lehen urratsa» egin izanaren «garrantzia» nabarmendu zuen, «hari esker prozesu guztia hasten edo hasi behar delako». EBko buru Javier Madrazok ere aipatutako bi mahaien sorrera zehazteko Kongresu espainolak elkarrizketa demokratikoaren eta politikoaren aldeko ebazpen bat onartu beharko lukeela adierazi zuen atzo, Gasteizen. Haren aburuz, ETAreneta Gobernuaren arteko elkarrizketak «su-eten iraunkorrak indarkeria behin betiko amaitzea ekartzea izan behar du xede»; eta alderdien mahaiak, berriz, «normalizazio politikoaren alde lan egin beharko luke». Kartzela politika aldatzea eta euskal gizarteari dagokion erabakitze eskubidea aitortzea ere aipatu zituen erronkatzat.
Metodologia eta printzipioak EBBko eledun jeltzale Iñigo Urkulluk, berriz, atzo esan zuen alderdi ororen arteko mahaiari dagozkion metodologia eta printzipioak udaren ostean izango direla, eta sortu den egoera berrian PPri «erantzukizuna» eskatu zion.
Su-etena «itxaropenarekin» jaso duela eta «indarkeriaren amaiera ikustatzen» duela ere esan zuen. Horiek hala, «konpromisoa» eskatu zien alderdi guztiei prozesuari begira, eta mahaian «bazterketak» ez duela lekurik azaldu zuen.Aralarrek, berriz, Ibarretxe lehendakariari eta Miguel Sanz presidenteari eskatu zien alderdien mahaiak sortzeko iniziatiba har dezatela. Dena den, ETAren erabakiaz, «pozarren», adierazpen batean azaldu zuen Gobernu espainolari dagokiola orain hari erantzutea.
Camblong anima al PNV a acudir al acto de Bilbo
BAIONA
En declaraciones realizadas ayer en Baiona, el presidente del Ipar Buru Batzar consideró que tras la declaración de tregua de ETA el PNV podría reconsiderar su decisión de no participar en la manifestación convocada para el 1 de abril en Bilbo. Ramuntxo Camblong indicó que «Josu Jon Imaz había descartado tomar parte en la misma con determinados sectores que no condenan la violencia» pero que «con el nuevo escenario abierto tras el anuncio» no descartaba que el tema vuelva a replantearse en la reunión del EBB del próximo lunes.El dirigente jeltzale estimó que para el Estado francés «Iparralde es una gota en un océano» y que «todas las fuerzas abertzales de Iparralde deberían unirse para forzarle a reconocer este país». Mostró su convencimiento de que «París ayudará a Madrid en la cuestión de los presos pero no aportará soluciones para los vascos de Francia». Reiteró que el Departamento es ahora «el único paso viable».
Ardanza: «Esta vez la paz será más realidad»
El ex lehendakari José Antonio Ardanza indicó ayer
que «probablemente esta vez esa paz va a ser más realidad» que en las anteriores
treguas de ETA en 1988 y en 1998. Abogó por «olvidar el pasado» y «poner las
bases para la reconciliación». Otro ex lehendakari, Carlos Garaikoetxea, opinó
que el proceso será «largo y difícil» y dijo que el mayor riesgo será el «afán»
de algunos por lograr «réditos políticos».
Declaraciones
«El alto el fuego no es
igual a paz»
ABERTZALEEN
BATASUNA «El conflicto sólo se resolverá con soluciones políticas, por lo que habrá que dar otros pasos y que otras expresiones de violencia desaparezcan. Además, el Estado francés debe implicarse porque el 10% del territorio de Euskal Herria está bajo su administración. Esperemos que no lo haga como en la anterior ocasión, en que llegó incluso a detener a intermediarios, porque sería inadmisible». «Supone avanzar en
mecanismos de distensión»
EHNE-ELB En su opinión, la decisión es «importante en el camino de la resolución del conflicto político en Euskal Herria, ya que supone avanzar en mecanismos de distensión». También creen «necesario» que los estados español y francés pongan fin a la dispersión y garanticen y reconozcan los derechos políticos y civiles de todas las personas, al tiempo que ven «imprescindible» la participación activa de los agentes. «Cambia radicalmente la
situación»
LCR La Liga Comunista Revolucionaria se felicitó ayer por el anuncio de alto el fuego de ETA que, a su parecer, «cambia radicalmente la situación política, en favor de la resolución del conflicto político vasco». La LCR, que atribuye «una responsabilidad esencial» en el mantenimiento del conflicto a «los sucesivos gobiernos surgidos tras el franquismo», aboga por «la estrategia unitaria de los trabajadores». «No hay que obviar que el
proceso será largo y difícil» EUSKAL HERRIKO
BERDEAK El partido Euskal Herriko Berdeak califica de «buena
noticia» el anuncio hecho público por ETA, y sostiene que «se levanta el
principal obstáculo para una resolución política de un conflicto que dura
cuarenta años». En un comunicado, agrega que espera que sea «una voluntad
sincera» de la organización armada, y apunta que «no ignoramos que el proceso
que conduzca a la paz será largo y difícil».
|