GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-24
Haritz RODRIGUEZ
«Etxezuria versus ETA»
Euskal Herriak sekula ezagutu ez duenoihartzuna izan zuen mundu osoko«blogosphera»n. ETAren iragarpenak sortutakohausnarketa eta eztabaidaren isla da.

Asteazken arratsaldean albiste batek salto egin zuen AmeriketakoEstatu Batuetako agerkari digital gehienen lehen orrialdeetara: «Gizon bat atxilotu dute Etxe Zuriaren inguruetan, pakete susmagarri bat jaurti ondoren».

George W. Bush presidentea ez omen zen une hartan Washingtongo egoitzan, baina, hainbat ordutan zehar, segurtasun-alerta egoeran murgildu ziren AEBetako Administrazioko funtzionarioak. Horrek soilik lortu zuen Google bilatzaile ezagunak AEBetako albisteei eskaintzen dien sailkapenean Euskal Herrian izandako «ekintza armatuen etenaldi iraunkorra» bigarren mailara erortzea. Ordura arte, ETAren su-etena izan zen lehenengo berria. Orotara, ingelesez 351 albiste zerrendatu zituen asteazkenean bertan http://news.google.com web orrialdeak, 20.00ak inguru zirenean. Azkenean, «alarma-faltsua» izan zen, eta beste berri batek bete zuen lehenengoak utzitako tokia: Irak. Baina Basque Country-ri eskainitako berriak lehen mailakoa izaten jarraitu zuen.

Zabalpen handiko albisteekin azken urteotan gertatu ohi den legez, Internetek aurre hartu zien irrati eta telebista askori. Baina ez soilik hedabide handiek. SMS mezuak, posta elektronikoak, RSSak, blogak... Bide horien guztien bitartez barreiatu zen albistea.

Komunikabide alternatibo edo txikiei dagokienean, Techno rati.com guneak eman zuen ETAren adierazpenaren zabalpenaren neurria. Arratsalderako, mundu osoko blogospheran «ETA» hitza zuten post-ak ziren nagusi. 31.1 milioi bitakora daude bertan sailkatuak eta hitz hori berbera izan zen bilatuena. Tag delakoei dagokienez, bigarren tokian sailkatu zen «ETA», «Bush»en atzetik. Gaiari lotutako ikus-entzunezkoak, bestalde, euskarri informatibo indartsu bilakatu ziren eta laster batean zintzilikatu zituzten www.youtu be.com eta www.flickr.com guneetan ETAren argazki eta bideoak. Datu hotz horien atzean badago azalpen bat. Orain arte itzalean egon den mundu bat utzi zuen agerian erakunde armatuaren iragarpenak. Oihartzun hori sortutako eztabaidaren isla besterik ez da.-



Oihartzuna diasporan

Hainbat hedabidek islatu du egunotan ETAren su-eten iragarpenak euskal diasporan eragindako erantzuna. “Astero” aldizkariak (www.basques.us/astero.htm) artikulu zabala eskaini zion eguneko gaiari. “Las Vegas Sun” (www.lasvegassun.com) agerkariak, bestetik, «Mendebaldeko euskaldunen komunitateak ETAren su-etenaren aurrean erantzun du», idatzi zuen. Boiseko Unibertsitateko John Bieter, Nevadako Unibertsitateko Gloria Totorikaguena, “Leku ona” ostatuko langile Amaya Zabala, Asier Garcia sukaldaria eta Boiseko alkate Dave Bieter elkarrizketatu zituen. Euskalkultura.com gunean ere ETAren mezua izan zuten hizpide. KBCI telebistak ere, idatzizko edizioan (www2.kbcitv/x70895.xml) Boiseko Cenarrusa Center for Basque Studieseko presidente Joseba Chertudiren hitzak jaso zituen, baita Dave Bierrerenak ere, eta Idahoko Senatuak onartutako autodeterminazioaren aldeko ebazpena zekarren gogora. Spokesmanreview.com egunkarian eta www.diasporavas ca.org gunean ere zabal eman zuten albistearen berri.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea