GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-24
Martxoaren 9an EHUk «espetxe itxura» hartu zuela salatu dute

GASTEIZ

Ikasle mugimenduak Gasteizko EHUko campusean prentsaurrekoa eman zuen atzo, joan den martxoaren 9ko greba eta mobilizazio egunean bertako zaindariek izan zuten «jarrera bortitza» salatze aldera. Agertu zuenez, lehen ere oso kontrolatuta dauden fakultateek «espetxe itxura» hartu zuten egun horretan.

Fakultateko ate guztiak itxi eta bakoitzean segurtasunerako zaindari bat jarri zutela agertu zuten. Ondorioz, fakultatera sartu nahi zuten guztiak izen-abizenak ematera derrigortu zituzten. Gainera, «ikasleen kontrola areagotzeko» beste hainbat neurri hartu zituztela gaineratu zuten. «Lehendik ere EHUko fakultateak kameraz josita dauden arren, egun horretarako espresuki segurtasunerako langile gehiago ekarri zituzten», agertu zuten.

Zaindari horien jarrera ere kritikatu zuen ikasle mugimenduak: «Egun guztian iraindu gintuzten, beren harropuzkeria, probokazio, mehatxu eta errepresioarekin». Horren adibideak ere eman zituzten. Esaterako, agertu zutenez, Magisteritzako fakultatean ikasle talde bati sakelako telefonoarekin argazkiak ateratzen saiatu ziren segurtasun zaindariak, eta hori «legez kanpoko praktika» dela salatu zuen.

«Beste ikasle bat lepotik heldu eta mehatxatu egin zuten. Segurtasuneko beste kide bat kate bat eskuan zuela ibili zen harro-harro ikasleak iraintzen. Azkenik, beste batek komuneraino jarraitu zion ikasle bati, beraz fidatzen ez zela esanez», azaldu zuten jarrera erasokor horren adibide modura.

Ertzaintza ere egun guztian barna campus inguruan ibili zela salatu zuen ikasle mugimenduak, eta erabat larritzat jo zuen «ideia berrien eta sormen kritikoaren esparrua» izan beharko lukeen unibertsitatean adierazpen askatasuna «hain bortizki eta inpunitate osoz» zapaldu izana.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea