GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-24
Ehunka ikasle Baionako karriketan CPEren aurka
·De Villepinek bilera egingo du gaur sindikatu nagusiekin eta datorren astean ikasle-erakundeekin.

BAIONA

Seiehun ikasle inguru kaleratu ziren atzo Baionan Lehen Lanaldiko Kontratua (LLK-CPE) erretira dezatela exijitzeko. Azken hiru asteotan ikasleak etengabe ari dira mobilizatzen Dominique de Villepinek abian jarri nahi duen kontratu mota horren kontra.

Atzokoan Saint André plazan bildu ziren, IUT Teknologietako unibertsitate Institutuaren magalean eta Paul Bert lizeoaren aurrean, hain zuzen ere. Beste campusetako eta lizeoetako ikasle batzuk ere bertaratu ziren, eta, asteartean egin bezala, Saint Leoneko bihurgunera jo zuten eguerdi aldera errepidea blokeatzera.

Estatu osoan LLKren kontra sortutako mobilizazio uholde-ak krisialdia sortu du Gobernuan bertan. Hain zuzen ere, de Villepinek bilera izango du gaur bertan sindikatuekin eta datorren astean ikasle-erakundeekin batzartuko da. Astearterako deitutako lan uzteak eta mobilizazioak ekiditea izan liteke helburua, baina sindikatuek diote edozein negoziazio hasi baino lehen, CPE erretiratu egin behar dela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea