GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-24
Kurduerazko emisioak irratiz eta telebistaz
Turkiako Administrazioaren menpe bizi diren kurduek beren hizkuntza telebistaz eta irratiz entzuteko parada dute atzotik. Saio laburrak dira, baina aurrerapausoa da, Turkiak bortizki erreprimitu dituelako kurduak beren hizkuntza erabiltzeagatik. Soz TV, Gun TV eta Medya FM izan dira aitzindariak.

ANKARA

Turkiaren menpeko kurduen lurraldean egoitza duten bi telebista kate eta irrati bat kurdueraz emititzen hasi ziren atzo. Gertakizun historikotzat jo zuten, orain arte kurduerak ez baitu hedabideetan islarik izan.

Nolanahi ere, presentzia sinbolikoa da oraindik, emisioek oso iraupen eskasa dutelako. Soz TV telebista kate pribatuak urratu zuen bide berria, atzo 16.30ean (15.30ean Euskal Herrian), kulturaren gaineko ordu erdiko saioa eginda. Horren ondoren, 20.15ean ­bertako ordua­ Gun TV kateak aireratu zuen kurduerazko saioa. Horrek ere kultura arloa jorratu zuen. Telebista horrek duela urte bi eskatu zuen kurdueraz emititzeko baimena, baina Turkiako Irrati eta Telebista Kontseilu Gorenak ez dio orain arte eman. Soz TV eta Gun TV kateen egoitza Diyarbakirren dago, Ipar Kurdistango hiriburuan.

Telebista ez ezik, irratiko uhinen bidez ere kurduera entzuteko aukera izango dute hemendik aurrera Turkiako Administrazioaren menpe bizi diren kurduek. Medya FM irratiak saio batzuk izango ditu. Hori bai, Turkiako araudiak behartzen du kurduerazko saiook turkieraz ere emititzen. Irrati horrek Sanliurfan ­kurduen lurraldean­ ditu estudioak.

Urrats txikia bada ere, aurrerapausoa da, Turkia kurduen hizkuntza zapaltzen ari delako 80ko hamarkadatik. Iturri ofizialen arabera, 12 milioi kurdu bizi dira Turkian, baina aspalditik ez dute askatasunaz erabiltzerik. 1980ko kolpe militarraren ondorioz, kurduera hamar urtez debekatu zuen Ankarak. 1991n, musikan eta egunkarietan baimendu zuen Gobernuak eta 2002a arte, ostera, ez zuten kurduera hezkuntzan erabiltzeko baimenik eman.



«Conceden derechos a los kurdos como si fuera caridad»
GARA

ANKARA

Las emisiones fueron acogidas por la comunidad kurda con satisfacción, pero no faltaron las voces críticas. Un poeta kurdo residente en Estambul, Mushin Kizilkaya, opina que Ankara ha permitido estas emisiones por presiones de la Unión Europea. «Conceden derechos a los kurdos como si fuera caridad», dijo. Turquía permitió en 2004 media hora de emisión en los dialectos kurdos kirmanci y zaza en la televisión pública para cumplir una de las condiciones de Bruselas para comenzar las negociaciones de adhesión.

Además, los medios que emitirán en kurdo se quejan de que les obligan a subtitular en turco. Por ello y por los exiguos contenidos, es probable que los kurdos sigan prefiriendo la Roj TV, que se emite desde Dinamarca. Ankara considera a este canal la voz del PKK, ilegalizado por Turquía.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea