GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-24
Antton Izagirre - Udalbiltzako kidea
Eskubide guztiak

Ukaezina da azken urteotan Euskal Herri-ak bizi izan dituen u-neak gatazkatsuak izanik ere, eraikuntza prozesuan emandako urratsak garrantzitsuak izan direla. Euskal Herriak ofizialki eskubi- de-subjektu gisa ez du aitortzarik eta bertan bizi garen herritarroi Espainiako zein Frantziako estatuek euskal herritar gisa existentzia bera ukatzen digute. Pairatzen dugun eskubide ukapenak gatazka eragin du mendeetan zehar, eta arazo politikoaren konponbide prozesuaren abian aurkitzen garen honetan, eskubideen aitortza eta urraketaren inguruko auziak garrantzi berezia hartuko du etorkizunean.

Udalbiltzak, Euskal Herriaren naziotasunaren aitortzaren instituzio nagusi gisa, euskal herritarren eskubideen aldeko dinamika bultzatzeko konpromisoa hartu du, eta konpromiso hori nola burutuko den ardura du.

Horretarako, Udalbiltzak hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin elkarlanean, eta milaka ekarpenekin, eskubideen arloan ari- keta praktikoa abiatu zuen. Ekimen horren ondorioz, Nazio Batuen Agiria, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Eskubide Zibil eta Politikoen, Eskubide Sozio-ekonomiko eta Kulturalei buruzko hitzarmenak eta nazio itunak jasoz eta Euskal Herrira egokituz, Euskal Herriaren Eskubideen Karta kaleratu zuen 2002an.

Geroztik, eta besteak beste Udalbiltzaren eraginez, Euskal Herriaren Nazio Eraikuntzan indartzeko eta Gatazkaren Konponbidea bideratzeko egindako ekarpenei norabide egokian egindako aurrerapauso nabarme- nak deritzegu: Hor dira Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa, Akordiorako Mahaia, Nazio Garapenerako Biltzarra, Eztabaida Gunea, Nazio Plana... besteak beste.

Euskal Herriko gatazka eskubideen ukapenen inguruko gatazka dela ontzat ematen badugu, ez dago gatazka konpontzerik euskal herritar orori Euskal Herri osoan eskubide guztiak aitortzeko eta egikaritzeko aukerak bermatzeko bideak jartzen ez diren bitartean.

Hain zuzen ere, 2005eko urriko Lehen Nazio Eztabaidaren ildotik eskaera bat egin zitzaion Udalbiltzari: Aurrez eginiko Euskal Herriaren Eskubideen kartaren harira, eskubide horien inguruko urraketei buruzko txostena osatu eta eztabaidarako aurkez zezan.

Gaur da unea, 2006ko Aberri Egunaren bezperan eta aukeraz beteriko une garrantzitsua bizitzen ari garen honetan ­eraikuntza zein gatazkaren konponbideari begira­ Udalbiltzak dei eta eskaera zehatza egin die Euskal Herrian eraikuntzaren eta eskubideen hainbat alorretan lanean diharduten eragileei, erakundeei, sindikatuei, dagokien arlotik egin dezaten eskubideen urraketaren inguruko ekarpena. Era horretan, metodologia parte-hartzailez egindako ekarpenaz, Udalbiltzak sintesi gisa uztailerako behin- behineko txostena elaboratzeko konpromisoa hartu du, eta ondoren Nazio Batuen Erakundeko Eskubide Kontseilua eta Nazio Garapenerako Biltzarraren eskuetan jarriko du eztabaida zabala bideratzeko. Lan eskerga, baina, gure ustez, ezinbestekoa da une garrantzitsu honetan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea