GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-24
AHTren aurkako ibilaldi bat egingo dute Aralar mendian
Nafarroako korridorearen eta «euskal Y»aren arteko lotuneak Aralar mendian sor ditzakeen kalteak salatzeko asmoz, AHTren Aurkako Asanbladak informatzeko mendi martxa bat antolatu du apirilaren 1etik 2ra bitartean. Ibilaldia Lakuntzan hasiko da, eta ondoren, Ataun eta Zaldibia zeharkatuko ditu; Ordizian bukatuko da.

BILBO

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak informatzeko mendi ibilaldi bat egingo du, Nafarroako korridorearen eta «euskal Y»aren arteko lotuneak Aralar mendian eragingo lituzkeen «kalte larriak» salatzeko.

Martxak apirilaren 1etik 2ra iraungo du, eta «Gelditu eta pentsatu! AHTrik ez!!» lelopean, Lakuntza, Ataun, Zaldibia eta Ordizia herriak elkartuko ditu. Asanbladako kideek ibilaldian parte hartzeko deia egin zuten, batetik, ingurumenari nahiz gizarte osoari hainbeste kalte ekarriko liekeen AHT egitasmoaren kontra daudela adierazteko; eta, bestetik, Nafarroako korridorea «euskal Y»arekin lotzearen ondorioz, Nafarroan eta Gipuzkoan kaltetuko diren herrietan informazio borroka bultzatzeko.

Ibilaldia apirilaren 1ean (larunbata) 10.30ean Lakuntzatik abiatuko da, eta bi etapa egin ondoren, igandean 19.00etan Ordiziako plazan amaituko da. Eguneko sei ordu eta erdi inguru egingo dira oinez, baina bidearen zati bat egiteko aukera dagoela azaldu du Asanbladak.

Bestalde, AHTren aurkako elkarretaratzeak izango dira, larunbatean 15.00 Lizarrustin, igandean 17.00etan Zaldibian eta 19.00etan Ordiziako plazan.

Estatu espainoleko Sustapen Ministerioaren planen arabera, Arakil bailararen eta Oria haranaren artean egongo da bi sareen arteko lotura. Izan ere, Asanbladak joan den urtarrilean argitaratu zuen Abiadura Handiko Trenak Aralar mendian eragingo lituzkeen eraginei buruzko txostena, egitasmoa bertan behera utz zezatela eskatzeko.

Asanbladak esan zuen: «Nafarroako Korridorearen aferari begira ere jarri beharko dugu». Izan ere, hark azaldu zuenez, bertako Gobernuak hasi duen AHTren aldeko kanpaina zitalaren aurka lana antolatzeko eta proiektu horrek Aralarren eragingo lituzkeen inpaktu latzak direla-eta, Lakuako Gobernua «euskal Y»aren eta Nafarroako korridorearen arteko lotuneari buruz bultzatzen ari den erabateko desinformazioari aurre egitea dute helburu.

Horrenbestez, Asanbladak jakinarazi zuen jende guztia ibilaldian parte hartzera animatu nahi duela. Horiek hala, hark esan zuen aberastasun natural handiko eremuak eta kultur ondare garrantzitsuak dituen ingurunean, inposatzearen eta bertako balio natural eta kulturalei etekin ekonomikoa ateratzearen aurkako erantzun bat emango dela.



Ibilbidearen plangintza

Ibilaldiaren aurretik bi informazio hitzaldi izango dira: Bata atzo izan zen Etxarri Aranatzen, eta bestea, hilaren 31n, Ataungo San Gregorio auzoan. Txangoaren aurreneko zatian, parte-hartzaileek Zaldindegi eta Txotxorreko bazterrak bisitatzeko aukera izango dute. Izan ere, bisita horrekin salatu nahi dute Arakil bailaran AHT inoiz gauzatuko balitz, Aralar eta Lizarrusti-Altzania mendilerroen hegoaldeko magalen paisajean eta baso garrantzitsuetan kalte «oso larriak» eragingo liratekeela. Martxa igandean bukatuko da arratsaldeko zortzietan Ataungo Aia auzoan, eta autobus batek ibiltariak hortxe bertan jasoko ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea