Euskaltzaleon kexa eta irria
Batzuek pentsatuko dute eguna haserre pasatzen dugula. Euskaltzaleok beti ari garela kexaka. Gauza bategatik ez bada besteagatik. Horren azken adibidea dugu Euskarak Batzen elkarteak, Donostiako euskalgintzako eragile batzuk biltzen dituen elkarteak, duela bi aste Udalari bidalitako idatzia. Bertan udal arduradunei jakinarazten genien Donostian zirku berri bat izango genuela hil bukaeran eta beraz, bere ordenantzak betez, euskaldunon hizkuntza eskubideak ziurtatu behar zituela. Hala ere, zirkua heldu da dagoeneko eta Donostiako kaleak zirkuaren gaztelera hutsezko kartelez bete zaizkigu. Eta ez da euskaltzaleok zirkuaren aurkako deus dugunik, beste hainbat kartel ere hiriko hizkuntz paisaia ia erabat erdaldun egiten dutelako. Baina udal ordenantzetan espresuki aipatzen da zirkuen betebeharra eta horregatik salaketa konkretu hau. Zoritxarrez, azkena izango ez dena. Hala ere, beste behin ere euskaltzaleok haserretzeko arrazoiak izango ditugun arren, zirku honen kasuak ez du lortuko gure aurpegietatik irria kentzea. Guk euskara pozik eta zorionez bizi nahi dugulako. Horregatik, azken urteetan, Euskal Herrian Euskaraz erakundetik hizkuntz eskubideak ospatzeko proposamena egin nahi izan diegu euskaldun guztiei Hizkuntz Eskubideen Egunaren antolaketarekin. Aurten hirugarren urtez antolatu da festa eta aldarrikapena uztartu nahi dituen gaurko egunarekin. Aurten gainera Santurtzin egin da, hizkuntz eskubideak herri guztietan daudela adierazteko, hiztunenak direlako eskubide horiek, euskaldun bat dagoen lekuan bere eskubideak dituelako, euskaldun gutxi dituen herri erdaldun batetik hasi eta Donostian, munduko hiri euskaldunenean, bukatu arte. Beraz Santurtzira joateko gonbita egin nahi dizuet; gure eskubideak, aldi berean, Santurtzin aldarrikatzeko, Donostian eskatzeko eta administrazio guztiei berma ditzatela exigitzeko.
Eneko Aierbe - EHEko kidea
Tolosako udaltzaingoa langileen aurka?
Jakina da aspalditik Tolosan aparkatzea arazo handia dela, baina Udal honek irtenbideak jarri beharrean isunen talonarioa azkarregi erabiltzen du lanean aritzen garenon aurka.
Salaketa hau dator, ia hilabete eskas batean bigarren isun bat jaso dudalako. Lehenengoa Tri- angulo Plazan, zama lanentzako egokitua dagoen tokian aparkaturik nuelako furgoneta kargatzen ari nintzen bitartean, eta M-05 agentearen iritziz denboraz pasa nintzelako (portzierto, noizko Udaltzaingo euskalduna?); eta bigarrena Goro- sabel kalean ikastetxe zaharraren pareko (gero udaletxe bezala egon zena) autobus geltokian, bost minutu baino gutxiago deskargatzen egonda, horren parean zama lanetarako egokitua dagoen tokia guztiz beteta zegoelarik. Esan behar da bost minutu horietan ez zela inongo autobusik etorri eta ez nuela inongo eragozpenik sortu, eta, gainera, nengoen tokian, bi autobus gutxienez sartzen zirela. Isunak jartzeko bai azkarrak gure M-05 eta M-27 agenteak.
Nazka-nazka eginda gaude horrelakoetan langileen aurka joatearekin horren azkar, eta San Frantzisko ibiltokian bigarren lerroan egunero egunero aparkaturik dauden ibilgailuei edota Foru-Nafarroa etorbidean hiru karriletatik askotan bi okupatuta egotea aparkaturiko kotxeei ez ikusiarena egitearekin.
Mikel Zabala - Tolosa
Esparzaren kioskoa
Aspaldiko partez berriz ere ilusio garaiak bizi ditugu. Hala ere, jakina da ahalegin hau boikoteatzeko interes handiak daudela. Oraingoan, baina, nik espero ez nuen lekutik jaso nituen lehenengo ostikadak; Jose Mari Esparza Zabalegi jaunaren eskutitza irakurtzean.
Distentsiorako garaia da. Elkarrizketa ezinbestekoa da edozein bake prozesuk bere bidea egin eta azken helburua lor dezan: Bakea. Hortik aurrerakoak, inongo garrantzirik kendu barik, beste lorpen batzuk dira. Zuhurtziaz eta errespetuz jokatu beharra ezinbestekoa izango delakoan nago beraz. Zuk aldiz, Esparza jauna, guztiontzako izan duzu perlatxoren bat. Denon patua pronostikatu duzu, inor ahaztu barik: Estatua (nik bi estatu zirela uste nuen arren), biktimen elkarteak (alde batekoez diharduzula dirudi), EAJ, Ertzaintza (Atutxa eta Balza), Ezker Batua, Elkarri eta Lokarri, ELA, EA, Aralar, Nafarroa BaiŠ alde batetik eta bestetik ezker abertzalea. Berriz ere zuri-beltzeko irakurketa: batzuek dute gakoa eta gainontzekoak desagertzeko zorian daude/gaude. Ezetz ba, Esparza jauna, Euskal Herria koloretakoa dela. ETAk garbi utzi du azken komunikatuan ideia guztiek izan behar dutela lekua joko politikoan. Hala ere, zuk batzuk desagertzea aurreikusten duzu, beste batzuk lapidatu egin dituzu (tamalgarria iruditu zait Lokarri-Hilarri hitz-jokoa) eta beste batzuk parora bidali.
Hitz hori da klabea, Paroa. Etsai asko ditu bakeak. Igor Angulo hil zutenetik bakearen aurka egon daitezkeenen zerrenda pertsonala egiten jardun dut: Bizkartzainak, polizia, espetxe funtzionarioak, epaileak, kazetariakŠ Paradoxikoa bada ere, guztiak mantendu ditu borroka armatuak. Makinatxo bati eman dio jaten ETAk, ederki gizendu du Espainiako Estatuaren zerria. Baina bada Esparza jaunaren artikulua irakurri arte langabeziaren mamua bizkarrean ikusten ez nionik. Aralarkooi egiten digun erreferentziak zabaldu dizkit begiak: «alguno deberá retomar la idea de abrir un kiosko. La hora del paro ha llegado». Ez, ez, ez dihardut Aralar eta Elkarriko langileei buruz. Tamalez, ziur nago gehienek gustura hartuko luketela lanpostu aldaketa. Argitaletxe monokromatikoetako editoreak ere langabeziaren beldur ote zareten iruditu zait zure tonuan Esparza jauna.
Zaude lasai, loratzera doan udaberri koloretsu honek hazirik emango badu, izango du zu bezalakoentzako zer jorratua. Eta ezer ematen ez badu, zure liburuentzako kiosko faltan bazaude, esan eta kito, guk kolore guztietako liburuak onartzen ditugu.
Jon Ander Loidi - Aralarkidea
Retransmision del premio Miguel Indurain
Por primera vez en muchos años, el Gran Premio Miguel Indurain no se retransmite por televisión. ¿Por qué? La respuesta según hemos conocido a través de los medios de comunicación es que Gobierno de Navarra y TVE no han llegado a un acuerdo para cubrir el evento. Hasta aquí, podríamos estar de acuerdo y aceptar que las negociaciones no siempre llegan a buen puerto, por mucho que el director gerente del INDJ Javier Trigo insistiera en que él lo iba a solucionar.
Donde no podemos estar de acuerdo es en que Estella-Lizarra se quede sin cobertura televisiva para un premio tan importante y querido como el Miguel Indurain por la cerrazón y negativa del Gobierno de Navarra, que no ha dado respuesta al ofrecimiento de ETB para retransmitirlo.
Queremos recordar que hasta el año 2000 fue precisamente el canal público vasco el que cubrió la prueba ciclista, año tras año, sin recibir contraprestación económica por ello. A partir de esa fecha y hasta 2005, Gobierno de Navarra principal patrocinador y en el que el Club Ciclista Estellés delega la cuestión televisiva contrata con TVE las retransmisiones de la prueba. Si TVE no ha cobrado los 42.000 euros de la retransmisión de 2005 lo deberá solucionar con Gobierno de Navarra, pero no parece justo que sea Estella-Lizarra la que termine pagando los platos rotos. Sobre todo porque había alternativa y ETB estaba dispuesta a retransmitir la prueba en directo por menos dinero.
A los aficionados al ciclismo nos queda el consuelo del resumen de 30 minutos que ETB ofrecerá en la sobremesa de hoy. A los estelleses, el desconsuelo de ver como la imagen de nuestra ciudad no tendrá proyección televisiva por la dejación del Gobierno de Navarra.
Larraitz Trinkado - En nombre de la Junta Municipal de EAJ/PNV de Lizarra
Mario Zubiagak, UPV/EHUko irakasleak, ez zuen greba egin
Martxoaren 29an greba handia egin zuten UPV/ EHUko irakasleek, denontzat soldata duina eskatu, eta irakasleen arteko diskriminazioa sala- tzeko. Mario Zubiaga EHUko irakaslea da, baina egun horretan lanean aritu zen.
Greba eguna izanagatik, Mariok eskola magistrala eman zuen... Espainiako Audientzia Nazio- nalean. Han zuen hitzordua, 18/98 sumarioko gainontzeko inputatuekin batera. Hiru ordu luzez jardun zuen hizketan Zumalabe fundazioan egin zuen eta egiten duen lanaz, eta desobedientzia zibilaz. Abokatuaren galderei erantzunez, saio aparta josi zuen, ondo egituratua, ederki azaldua, bizipenez eta hausnarketa teoriko-akademikoz ondo hornitua. Zinez entzungarria.
Bertan zen, inputatuen artean, Jexuxmari Zalakain, EHUko irakasle despeditua. Jexuxmarik badaki zer den desobedientzia zibila, urte asko baitaramatza desobeditzen, bidezkoa den, baina «legeak babestu» ez duen irtenbide baten alde, hots, lan-kontratu duin baten alde.
Mariok esana: «Desobedientzia zibila zilegi ez ezik ezinbestekoa ere bada Zuzenbide Estatuan; haren kalitatea neurtzen du. (...) Legezkoa eta bidezkoa bat ez etortzea posible dela plantea daiteke Zuzenbide Estatuan, ez ordea erregimen autoritarioetan». Zuzenbide Estatu terminoaren ordez, jar dezagun Unibertsitate terminoa aipu horretan. Zenbatekoa da UPVren «kalitatea»?
UPVko irakaslea da Mario, eta bidegabeki epaitzen ari dira Madrilen; baina erakunde horrek ez du jakinarazpen ofizialik hedatu Mariori babesa emateko.
UPVko irakasle des-peditua da Jexuxmari, baina erakunde horrek egurtu egin du, eta ez dio desobedientzia zibilari inongo aukerarik eman nahi izan.
EHU, quousque tandem? Noiz arte horrela?
Xabier Arregi - Zubieta
750 karaktere, 750 euro
Konponbide garaia den arren, batzuk tematzen dira betiko bide errepresiboan. Berriozarren 750 euroko isun bana ordaindu behar dugu afixak jartzeagatik, afixak PSOEko alkatearen gustukoak ez direlako, jakina.
Guardia Zibilak geldiarazi eta baimenduta zegoen manifestazio baterako afixak zirela frogatu eta gero joaten utzi gintuzten arren, hara non orain jasotzen dugun PSOEko Benito Rios alkatearen mendekua. Ez ditu baimendu presoen aldeko afixak eta 750 euroko isun bana jarri digu.
Guk afixetan jarri genuena jarraituko dugu aldarrikatzen presoak etxera ekarri arte; manifestazioetan, afixetan, kale agerraldietan, eta behar den foro orotan... baita lerrootan ere: Dispertsiorik ez! Euskal presoak etxera! 750 karakteretan idatzia.
Josu Jimenez Maia eta Fermin Sanchez Agurruza - Berriozar
|