«KONPONBIDE GARAIA DA» MANIFESTAZIOA: ANALISIA
1989, 1999, 2006; BAKEARI BEGIRAko hiru argazki
Prozesu berria,argazki berritua.Atzo Bilbon eratutakoirudiak ez duparekorik iraganaribegira jartzen bagara.1989an, Aljerrekogaraietan, ezkerabertzalea bakar-bakarrik atera zennegoziazioaren alde;Madrilekin bat eginzuen Ajuria Eneak. 1999an, aldiz,abertzale guztiaklerrokatu ziren, EAJdeseroso agertu zen arren. Orain bestealdera egin du berriz,baina konponbiderakoaukerak sostenguizugarria lortua du.
Aljerreko elkarrizketak abiatu zirenean espetxean zegoen Arnaldo Otegi. Lizarrakoan, ordea, parte hartze nagusia izan zuen, akordioa sinatzeko orduan zein hurrengo hila- beteetan egin ziren mobilizazioetan. Konponbidea eskuratzeko aukera berriro ireki den 2006 honetan berriro espetxean da Otegi. Eta haren egoera bezain aldakorra izan da euskal alderdien lerrokatzea hiru prozesu hauetan zehar. Atzo Bilbon ikusitako argazkia berria bezain izugarria da: ezker abertzalearekin batera alderdi, sindikatu eta eragile ugari dago, irtenbidea bultzatu nahian. EAJ, edo haren zuzendaritza, behintzat, argazki horretatik at gelditu da.Azken hori ez da berria. Hemerotekari begiratuta, 1989. urtean ere jeltzaleek Estatu espainolaren aldera jo zutela argi ikusten da. Horren erakusle nagusia martxoaren 18an egindako manifestazioa izan zen, Ajuria Eneak bultzatuta. Ordurako urtebeteko ibilbidea egina zuen bere izena zeraman Itunak. «Bakea»ren leloaren inguruan gorpuztu zen ekimen hura, beste adjektiborik edo edukirik gabe. Baina, asepsia horrek ETAren kontrako presio ahalegina ezkutatzen zuen barruan. «Bakea orain eta betiko» aldarrikatzen zuen pankartaren atzean Ajuria Eneako Itunaren ordezkariak ibili ziren, eta gaur egun harrigarriagoa gerta daitekeena, bai eta Aljerreko elkarrizketetan Rafael Verarekin batera Estatu espainoleko mintzakide zen Juan Manuel Eguiagaray ere. Ezin esan, beraz, ekimena ekidistantea zenik. Propaganda kanpaina erraldoia egin zuen Itunak
herritarrak Bilbora erakartzeko. Orduko 100 milioi pezeta (600.000 euro)
bideratu ziren horretarako, eta etxeetara 600.000 eskutitz bidali zituzten
antolatzai- leek. Deialdia ETAk zein Estatutak onartutako su-etena bukatzeko
bost egun falta zirenean egin zen, Aljerren laugarren bilera egin ondoren.
Bosgarrenean, Bilboko manifestazioa egin eta lau egunetara, okertuko zen
prozesua betiko.
«Ez dago negoziatzerik»
Ajuria Eneako Itunak, EAJren gidaritzapean, kaleak hartu aurretik, guztiz ezberdina izan zen mobilizazioa egina zuen ezker abertzaleak, bakar-bakarrik, baina milaka eta milaka hiritar erakarrita. Urtarrilaren 21ean izan zen hori, eta horren leloan ere «bakea» hitza zetorren, baina, kasu honetan, eduki garbiaz apaindua: «Negoziazioaz bakera goaz».Elkarrizketak eten zirenean, «negoziazio» hori ez zutela inolaz ere onartzen eta «bakea» ETAk armak uztearekin parekatzen zutela adierazteko oztoporik ez zuen ikusi dagoeneko Ajuria Eneako Itunak. Apirilaren 17an zera adierazi zuen:«Ez dago ETArekin negoziatzerik, eta ez da izango». ‘‘Los días de Argel’’ liburuak EAJren jarrera islatzen
duten hiru esaldi nabarmentzen ditu, guztiak martxoaren 18aren ondoren eginak,
elkarrizketek zirt edo zart egin behar zuten egun horietan. Lehena Xabier
Arzalluzena da, ‘‘Deia’’ri emandako elkarrizketa batean:«Negoziazio prozesua
amaitzea eta Aljer jatea nahi dugu». Bigarrena Jose Antonio Ardanza
lehendakariari dagokio, egunkari berean: «Aljerren zesio politikorik balego,
Euskal Herrian giroa gaizto daiteke». Hirugarrena Lakuaren Gobernuaren
adierazpen bat da:«Manifestazio honen ondoren, ETAk duen irtenbide bakarra
mugarik gabeko su-etena ematea da».
Manifestazioa eta lanuztea
Konponbidea eskuratzeko hurrengo aukera 1998an zabalduko zen Euskal Herrian, Lizarra-Garaziko akordioaren ondorioz. Orduan atzoko argazkiaren antzeko asko ikusi ziren, bai eta osatuagoak ere, EAJko ordezkariek eta EBkoek (hasieran behintzat azken horiek) bat egin baitzuten kaleetan. Irudi izugarriena urtarrilaren 9koa izan zen. Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Arnaldo Otegi, Jon Idigoras, Javier Madrazo edota Ritxard Irazusta pankarta berari eusten ageri ziren, estreinakoz: «Euskal presoen eskubideen alde». Horiekin batera zegoen atzo Bilboko mobilizazioaz era zakarrean hitz egin zuen Jose Antonio Rubalkaba. «Inmobilismoak soberan daude», nabarmendu zen bukaerako agirian. «Bakearen atzean gabiltza eta lortuko dugu», esan zuen Arzalluzek. Apirilean beste ikusi gabeko zerbait egin zuen EAJk: bi orduko lanuzteetara deitu, prozesuak aurrera egin zezan. Eta guztiekin batera beste manifestazio erraldoi batera joan zen, azkena. Atzokoaren neurrikoa, baina oraingoan bera gabe. -
|