GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-02
Debekuarekin ez da makro-botiloia bukatu
·Bilboko Alde Zaharreko auzokide elkarteek Udalaren jarrera kritikatu dute

Joan zen ostiraleko deialdiak porrot egin zuela argi dago. Udaltzainek ez zieten Etxebarria parkera joan zirenei botilekin sartzen utzi. Donostian ere egoera antzekoa izan zen, beste edozein ostiraletan baino jende gutxiago kalean edaten. Baina, auzokideek argi daukate udalek jarri dituzten neurriek arazoa konpontzen ez dutela.

BILBO

Azken egunotan, jendeak hainbat aldiz entzun ditu makro-botiloiaren gaineko esanak. Azkenean, bai Bilbon bai Donostian gertakaririk ez egotea izan da albiste bilakatu dena. Hala eta guztiz ere, atzoko debekuarekin ez da botiloi erraldoiaren arazoa konpondu Bilbon.

Solokoetxeko, Iturribideko, eta, oro har, alde zaharreko zenbait auzokidek astebururo pairatzen dituzte edateko modu horren ondorioak. «Kotxeei eraso egiten diete, kaleetan eta portaletan txisa egiten dute, eta askotan ezin gara gure etxeetaraino kotxez joan, errepidea mozten baitute bertan esertzen direlako»; horixe izan zen, hain zuzen, Bihotzean, Iturrialde eta Solokoetxe auzokide elkarteetako kide batzuek asteburu arrunt bat deskribatzeko eskatuta esan zutena.

Javier Rodriguez Bihotzean auzokide elkarteko kidea da, eta GARAri aitortu zion ez dutela ulertzen Bilboko Udalaren jarrera. «Edateak ekar ditzakeen ondorio moralistetan ez gara sartzen, bakoitzak bere iritzia dauka gai horren inguruan, eta errespetatu behar da», esan zuen Javik.

Euskal Herriko ohituretan alkohola betidanik existitu dela onartu zuen, eta, azken finean, «sozializatzeko modu bat» izan da beti. Baina, haren aburuz, «Udaletxeak jarri izan balu botiloia egiteko leku bat etxebizitzak dauden zonaldetik at», arazoaren zati bat konponduta egongo litzateke.

Hortaz, auzokideak ostiralean arrakastarik izan ez zuen botiloi erraldoiak baino, Bilboko Udalak gaiarekin izan duen jarrerak arduratu ditu gehiago: «Izan ere, urte askoan eskatu diogu gure zonaldeek asteburuetan pairatzen duten egoeraren aurrean zer edo zer egiteko, eta inoiz ez digu jaramonik egin».

Atxilotu bat

Ostiral gauean unibertsitate jai bat egin zuten Bilboko erakusketa azokaren aurreneko egoitzan. Gazte batzuek eraikinaren jagoleekin izan zuten liskar baten ondorioz, Ertzaintzak istiluan parte hartu zuen gazteetariko bat atxilotu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
No es un frente, es un país que camina
Iritzia
La hora de la verdad
Euskal Herria
1989, 1999, 2006; BAKEARI BEGIRAko hiru argazki
Euskal Herria
Manifestación histórica en favor de una solución democrática para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea