Berdela jairen protagonista Mutrikun
MUTRIKU
Berdela jaiaren protagonista bilakatu zen atzokoan Mutrikun, XI. Berdel Eguna ospatu baitzen gipuzkoako kostaldeko herri honetan.Buru zorrotza, aho zabala, gris berdeska kolorea... arrain honek orain du garaia, udaberriko hilabeteok baitira berdelaren harrapaketarako aproposen. Sasoi hau aitzakia harturik Mutrikuk beste behin berdela izar bilakatuta jaia ospatu zuen. Atzokoan ere arrain honen eguna ospatzeko makina bat ekimen antolatu zituzten. Goiz partean Mutrikuko II Belauntzien arteko txapelketa hasi zen. Haiek uretan nor baino nor ari ziren bitartean, ordea, kaleetan zehar zebiltzan trikitilariak eta txistulariak entzuteko parada izan zen. Nola ez, berdel eguna izaki, nahi zuenak eskuragarri izan zuen berdel pintxoren bat edo beste; izan ere, herriko tabernetan dohain zerbitzatu ziren. Eguerdian, berriz, herriko abesbatzek kontzertua eskaini zuten. Arratsalde partean, goizean ase ez zirenak, berdel mokadutxo bat jateko parada izan zuten berriz ere, izan ere, oraingoan portuan, Beldel Pintxo Dastaketa-Herrikoia izan zen.
|