GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-02
Dantzarako «Gau giro» proposatzen du Kupela Taldeak
·AngelLarrañagak, Berastegik eta Zabalek Elkarrekin kaleratu dute diskoa

Epelde eta Larrañaga ezagunak zaizkio askori, plaza ugaritan aritu izan zirelako urtetan. Bikote hura banandu egin zen eta pandero-jotzailea, Xabier Alberdi «Zabale» eta Juan Ezenarro «Berastegi» bidelagun dituela orain, Kupela Taldea proiektuarekin dabil buru-belarri. «Gau giro» da hirukotearen lehen diskoa.

DONOSTIA

‘‘Gau giro’’ Elkarren estudioan grabatu zuten iragan urtarrilean. Kupelak hamalau kanta bildu ditu estreinako lan honetan, «musika bizia, alaia eta freskagarria», taldekideek diotenez.

Angel Larrañaga da pandero eta ahotsa, Xabier AlberdiZabalek jotzen du soinu txikia eta Juan Ezenarro Berastegik egurrak eta zintzarria. Disko honetarako lau laguntzaile izan ditu hirukoteak: Iker Allur (soinu txikia), Bihotz Gorospe (ahotsa), AndoniLarrañaga (panderoa) eta Fernan Irazoki (bateria, perkusioa).

Dantzarako proposamena da ‘‘Gau giro’’. Pasodoblea, boleroa, runba, balsa... «betidanik eta betirako» diren generoekin prestatu dute erritmo anitzeko koktel moduko lan hau. Tartean bada Epeldek eta Larrañagak herriko festetan sarri kantatzen zuten abesti bat, ‘‘Voy a contar un caso’’ izenburuarekin. Hori ezik ­egile ezezagunarena­ beste guztiak Larrañagak sinatzen ditu, berak idatzi edo moldatutakoak dira.

Erromeriaz erromeria

Hitzei dagokienez, denetarik dago: tratu txarrei buruz mintzo dira, kotxea eta alkoholaren arteko harreman arriskutsuaz, Errezil herriari ere kantatzen diote, eta euskararen erabileraz zer esanik badute Kupelakoek abestietan. Melodiak Zabaleren kontua dira.

Kupelako musikariak zuzeneko soinua lortzeko asmoarekin sartu ziren estudioan. Pozik dira emaitzarekin. «Estudioan zerbait galtzen baldin badu, era berean, zerbait irabazten du. Gu festan bagina bezala aritu ginen estudioan», azaldu du Angel Larrañagak.

Batzuek bestelako ustea badute ere, oraindik dantza egiten da Euskal Herriko erromerietan, «Gipuzkoan bai behintzat», esan du pandero-jotzaileak, ongi ezagutzen duen herrialdea baita. «Hogei urtetik beherako asko ez, baina 40 urteren bueltan dabilen jende bat badago trikitilarien inguruan asko ibiltzen dena. Haien anparoan beste batzuk hasi eta badira erromeria politak leku batzuetan». Azkoitiko bertsolariak aipatzen duenez, osasun onarekin irauten dute erromeriek. Denborarekin «seguru asko zerbait irabazi egin dute», nabarmendu du. «Orain baino giro okerragoa ezagutu dugu», esan du.

Uda garaian izango dute lan gehien. Aurretik, Aian eta Alegia-Dulantzin dute hitzordu bana jarrita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
No es un frente, es un país que camina
Iritzia
La hora de la verdad
Euskal Herria
1989, 1999, 2006; BAKEARI BEGIRAko hiru argazki
Euskal Herria
Manifestación histórica en favor de una solución democrática para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea