GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-04-02
- CFA
Genetsi egoera asko okertu zaio

GENETS 0
BALMA 2

BILBO

Genetsek atzera sekulako urratsa eman zuen atzo Balmarekin galduta. Jaitsierako postuetan borrokan ari den talde horietakoa zen atzo bisitari Saint Jeanen. Jaitsierako postuan zeuden, baina atzo Angelun irabazita, hori-berdeak dira orain egoera horretan.

Partida negargarria egin zuen Genetsek. Ez zuen zerikusirik izan orain dela bi aste lehen sailkatua menderatu zuenekoarekin. Garbi ikusi da Genetsi goiko taldeak behekoak baino hobeto doazkiola.

Atzo ez zuen aukera bakar bat ere egin, eta horrela ezin da irabazi. Partida 0-0 amaituko zela zirudienean, azkeneko minutuan kanpotarrek gola egin zuten. Erditik atera, berriro ere baloia harrapatu, eta bigarrena egin zuten; hala, norgehiagoka erabakita utzi zuten.

Avironek, galdu

N1 Mailan, Aviron Baionakoaren egoera berriro ere okertu egin da atzo Libournen galdu ostean, nahiz eta oraindik partida bat atzeratuta baduen.

Euskaldunek ez zuten partida txarra egin, eta ez zuten galtzerik merezi izan, baina esku hutsik itzuli ziren. Gola 70. minutuan etorri zen atzealdearen huts baten ondorioz, eta gero zuri-urdinek ez zuten asmatu golik egiten, nahiz eta aukerak izan, eta neurketa kontrolpean izan. Hauek jokatu zuten Aviron Baionakoan: Ruffier, Pardeilhan (Lalague, 6.m), Talmont, Sergent, Laporte, Choplain, Bidegain (Vaz, 72.m), Chakir, Sautie (Lestage, 71.m), Ech Chergui eta Vareilles.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
No es un frente, es un país que camina
Iritzia
La hora de la verdad
Euskal Herria
1989, 1999, 2006; BAKEARI BEGIRAko hiru argazki
Euskal Herria
Manifestación histórica en favor de una solución democrática para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea