- Errugbia (European Challenge)
Galtzeko ezer gutxirekin joan da Aviron Londresera
·Zuri-urdinek final-laurdenetako norgehiagoka jokatuko dute
DONOSTIA
Avironek Ingalaterrako hiriburuan jokatuko du gaur European Challengeko final-laurdenetako partida. Kanporaketa hori ere partida bakar batera jokatuko da, eta irabazten duenak aurrera egingo du. Galtzen duena, berriz, etxera joango da.Avironek oso norgehiagoka zaila izango du, London Ingalaterrako Ligako talderik onenetakoa baita. Hasieran Avironek ez zuen asmo handirik lehiaketa honetan, baina gero, eta gauzak nola joan diren ikusita, ilusio handia piztu da Lapurdiko hiriburuan. Avironen helburua Top 14ari eustea da, baina hori nahiko bideratuta dauka, eta gaur ezustea emateko asmoarekin dira Ingalaterrako hiriburuan. Zuri-urdinek badakite galtzeko ez dutela ezer, dena irabazteko dute. Hori bai, Aviron nahiko makal ari da etxetik at, baina Tolosan ezuste galanta eman zuen; gaur ere 16.00etatik aurrera saiatuko da.
|