GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-02
- Berezkoen Binakako finala -
Idiartek eta Ezkurrak lortu dute txapela
·Dirua nabarmen atera zen Muskarditz eta Etxetoren alde, baina ezin izan zuten

IDART-EZKURRA II 40
MUSKARDITZ-ETXEKO 38

ANGELU

Ezustea izan zen atzo Angelun jokatu zen Binakako finalean, Idiartek eta Ezkurra II.ak lortu baitzuten Binakako txapela. Dirua nabarmen atera zen Muskarditz eta Etxetoren alde, baina aurreikuspenak ez ziren bete atzoko neurketan.

Atzoko finalaren ostean, berezkoek badute izar berri bat, ia denen ustez egungo onena bilakatu baita Paxkal Ezkurra. 24 urteko urruñarrak aurten bai Bakarkakoa bai Binakakoa bereganatu ditu, eta garbi utzi du punta-puntan dagoela.

Partida ederra izan zen. Final asko ez dira atzo bezalakoak izaten. Muskarditz eta Etxeto ziren faboritoak, baina atzokoan ezin izan zuten. Ezkurra atzean nagusitu egin zen, eta Etxeto mendean hartu zuen. Horrek ez zion utzi Muskarditzi jokoan sartzen, eta azkenean beraiek jantzi zuten txapela.

Neurketa oso estu hasi zen, eta hamaikagarren kintzera bitarte berdinketa asko izan ziren. Hortik aurrera gorriek aurre hartu zuten, txapela jantziko zuen bikoak, alegia. Hala ere, aldea oso txikia izaten zuten, baina hamaikako berdinketaren ostean, irabazleak aurretik izan ziren. Ondoren, hurrengo hamar kintzetan, berriro ere bost aldiz parean izan ziren markagailuan, baina partida hortik aitzinera erabaki zen.

Azkenean erabaki zen

27-27 egon ostean, Idiartek eta Ezkurrak 6-1eko partziala lortu zuten, eta hor alde dezentea egin zuten, ikusita zenbat geratzen zen partida amaitzeko, 33-28 aurreratu baitziren.

Gero txapela jantzi zuen bikoak alde hori gehitu egin zuen, eta zortzi kintzetako aldea lortu zuten, 37-29 aurreratuta. Bazirudien dena erabakita zegoela, jakinda gainera Etxetok nola behera egiten duen atzetik doanean, baina atzo ez zen horrela gertatu, eta berdeek ongi erreakzionatu zuten, eta berriro ere bi kintzetara jarri ziren 39-37. Orduan hasi ziren urduritasunak, baina Idiartek eta Ezkurrak ez zuten barkatu, eta amaieran txapela jantzi zuten.

Finala ederra izan zen.Lehen aldiz jokatu zen horrelako lehiaketa handi baten finala Angelun, eta jendeak ongi erantzun zuen. Harmailak gainezka izan ziren, eta pilotariek ere joko ederra eginez, zaleei gozatua eman zieten.

Paxkal Ezkurra izan zen atzoko onena. Urruñakoa sekulako jokoarekin dago, eta duen adina ikusita, garbi dago, inongo lesiorik ez badu, makina bat txapel jantzi behar dituela. Bera profesionaletara pasa zenean zaleek itxaropen handiak jarri zituzten beregan, eta oraingoz ongi betetzen ari da.

Hala ere, ezin da ahaztu Panpi Idiart. Aurrelariak oso lehiaketa ona egin du, eta atzo ere maila handian aritu zen. Paxkalek atzean Etxeto mendean hartu zuen, eta Idiartek ez zuen barkatu.

Muskarditz eta Etxeto ez ziren orain arteko mailan aritu. Aurreko bi partidetako kintzeak batuta 25 kintze bakarrik hartu zituzten, baina atzo ezin izan zuten. Ez zen izan beraiek gaizki jokatu zutelako, baina arerioak hobeak izan ziren eta oso partida ona egin zuten. Halere, lan txukuna egin zuten Muskarditzek eta Etxetok.



Paxkal Ezkurra: «Ea noraino iristen naizen»
J.L.
ANGELU

Paxkal Ezkurra pozez gainezka zegoen atzoko partidaren ostean, eta ez da gutxiagorako, hilabetean trinketeko esku pilota profesionalean dauden bi txapelik garrantzitsuenak lortu baititu Urruñakoak.

«Partida oso gogorra izan da. Berdinketa asko izan dira, nahiz eta ia beti aitzinetik izan garen. Amaiera aldera aldea lortu dugu, baina berriro ere parean jarri zaizkigu. Azkenean, ordea, irabazi egin dugu. Oso gustura nago, bi txapel etxera eramatea gauza ederra baita. Sasoian nago, eta ikusiko dugu zer gertatzen den, ea noraino iristen naizen», esan zuen Urruñako atzelariak.

Orain dauden torneoetan ere lan ona egin nahi omen du: «Sasoian nago eta aprobetxatu egin nahi dut datozen torneoetan», adierazi zuen.

Panpi Idiart ere ez zegoen haserre, bere txapelik garrantzitsuena lortu baitzuen: «Hau handia da, pilotari batek lor dezakeen gauzarik handienetakoa da. Uste dut partida ona egin dugula».

Bera ere sasoiko zegoela eta partidan gustura aritu zela onartu zuen: «Bakarkakoan ere ongi aritu nintzen, eta orain bide beretik jarraitu dut. Gero, atzean, Paxkal izan dut, eta uste dut oso biko ona osatu dugula. Ez ginen faborito ez Txapelketaren hasieran, ezta gaurko finalean ere, baina txapela lortu dugu», esan zuen Idiartek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
No es un frente, es un país que camina
Iritzia
La hora de la verdad
Euskal Herria
1989, 1999, 2006; BAKEARI BEGIRAko hiru argazki
Euskal Herria
Manifestación histórica en favor de una solución democrática para Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea