GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-04-05
Piter Encinas - ESK-ko kidea
Trena bai, AHT ez!

Eskutitz hau baikor hasi nahi dugu, gauza guztien kontra, edozein proiekturen kontra egotea leporatzen digutelako. Baina hori ez da egia osoa.

BAIETZ esaten diogu «betiko» trenari, garraio publiko ona dela uste dugulako. Ekologiaren ikuspegitik, ez da autobia bezain kaltegarria. Eta jakina, ez dago autopistekin konparatzerik, eta are gutxiago AHTk eragingo duen hondamendi ekologiko ikaragarriarekin.

Betiko trenari bai. Herriak eta pertsonak hurbiltzearen alde gaudelako. Baina autopistei, azpiegitura ikaragarri horiei, ezezko biribila emateko ordua iritsi da, herrixken xarmari muzin egiteaz gain, herrixka horien eta bertako biztanleen isolamendua areagotzen baitute. AHT eraikiz, isolamenduaren arazoa larriagotu egingo da. Autobidetik edonoiz atera gaitezke; abiadura handiko trenetik ez, ordea. Hiriburuak lotzeko baino ez du balio.

Orain ezetz esaten dugu, hamaika arrazoirengatik. Izan baditugu hamaika arrazoi, baina bakar batzuk aipatuko ditugu.

Ezezko biribila esaten diogu, milioika metro koadro baso, larre, etab. desagertuko direlako. AHTk ez dio ezertan lagunduko lehen sektoreari, baserri pila bat desagertuko baita. Gure inguruneko paisaiei ere ez die mesede handirik egingo basakeria ikaragarri horrek.

Ekonomiaren ikuspegitik, sekulako dirutzak, milioika euro, xahutuko dira lan faraoniko horren kilometro bakoitzean. Eta diru publikoarekin ordainduko da dena. Bitartean, Euskadin, gure herri txiki honetan, milaka lagun pobreziaren eta miseriaren atalasean bizi dira. Aberrazio hutsa iruditzen zaigu, hitz leunak erabiliz.

Geure buruari egiten diogun galderetako bat hauxe da: nork aterako du etekina diru publikoarekin egindako lan horretatik?

Obren irabaziak, negozio bihurtuta, harrobi-enpresaburuen, eraikuntza-enpresen, bankarien, politikari-en... eskuetara joango dira. Lurrak edo baserriak saldu nahi ez dituzten baserritarrei, berriz, jabetza kenduko diete eta beraien etxetik bidaliko dituzte kalte-ordain lotsagarriak, hutsaren parekoak, eman ondoren.

AHT ez da trenik onena, ezta hurrik eman ere. ez da egokia gure herriko orografiarentzat. Nahi beste tunel edo bide-zubi egin arren, ezinezkoa izango da «adituen» aurreikuspenetan aipatutako abiadura lortzea: 250-350 km orduko.

Diskurtso filosofikoari helduz, bete-betean esan dezakegu, zalantza izpirik gabe, abiadura handia ez dela askatasuna, tokietara minutu batzuk lehenago heltzeak benetan ez duela ezertarako balio. Lasai eta presarik gabe bizitzea askoz ere baliotsuagoa da eta, gainera, askoz ere osasuntsuagoa.

Bukatzeko, egin dezagun azken gogoeta: gaur egun barra-barra hitz egiten da energia aurrezteko beharraz, negutegi-efektuaz, Planetaren beroketaz eta abarrez. Bada, proiektu hori inposatzea kontraesan eta zentzugabekeria hutsa da.

Abiadura Handiko Trenak betiko trenak baino potentzia eta energia handiagoa behar ditu. Hona hemen adibide bat: horrelako energia inportatu egiten da, edo bestela zentral erregasifikatzaile edo termikoen bidez lortzen da. Zentral horiek gas naturalean oina- rritzen dira, baina osagai nagusietako bat gas metanoa dute, oso arriskutsua, kaltegarria eta klima-aldaketaren eragile nagusietakoa, hain zuzen.

Tira ba, hasi garen moduan bukatuko dugu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Madrid y Lakua se dejan «las puertas abiertas»
Mundua
Hallan muerto de un tiro al espía que informaba desde la cúpula de Sinn Féin
Ekonomia
Bosgarrengoz, milaka ikasle eta langile karrikaratu zen Baionan CPEren aurka
Kirolak
Samuel Sánchez acierta en Segura
Jendartea
Lurreko Telebista Digitala ate joka dago, eta oraindik ez daki ondo euskaraz
Euskal Herria
Batasuna presentará el domingo en el Kursaal su oferta política renovada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea