Herri musikaren ondarea bermatzeko tresna «Aho bete kanta» liburu eta DVD-ROM ezinbesteko tresna izango da hemendik aurrera musika irakasten eta ikasten duten guztientzat. Egitasmo horrek azken 40 urteotan Euskal Herriko musikak sortutako 230 kanta bildu ditu, partiturekin, hitzekin eta jatorrizko doinuekin, besteren artean. Arteola elkarteak aurkeztu zuen atzo, Bilbon, asmo handiko ekimen hori.