- Vuelta al Pais Vasco -
Kartutxo asko daramaten eskopetak
Gaizka Lasa
Zeraingo herrian, aldapa, haize edo errepide txarraren aitzakiarik ez zegoela. Momentu hartan jaso zuen saria Samuelen burugogorkeriak. Zauria irekia dagoenean ukitze hutsak oinazea sortzen duen bezala, hanketako mina mugaraino iristerakoan, erritmo aldaketa txikiena ere erabakigarria gertatu da. Gehiago ezin denean, da eraso egitekoa. Eskopeta kartutxorik gabe geratzean.Eta atzo, Zerain parean, aurreko taldetxoan ez zegoen munizio usainik, Samuelen apurra kenduta. Arnasa premia, ordea, larria. Eta bi segundoko arnasa horrek eman zion etapa eta elastiko horia Euskaltelekoari. Bertara iristeko hamabi mendate igo behar, ordea, bestela ez baitago batzuen eskopeta husterik. -
|