Hondakinak kudeatzea aukera soziala dela esan dute Berdeek
BAIONA
Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko Berdeek elkarrekin atera duten adierazpenean, etxeko hondakinak tratatzeko egiten diren aukerak egintza politikoak direla nabarmendu dute. Aldi berean, gizartea ingurumenarekin arduratsua den erabaki bat hartzera bultzatzen dute. Hondakinen sortzaile erraldoia den kontsumoaren gizartearen ordez, berresku- ratzea eta birziklatzea bultzatzen dituen eredu soziala gailentzeko deialdia zabaldu dute adierazpenean. Hondakinak tratatzeko nagusitzen ari den erraustea eta pirolisia aukera termikoa bide bakartzat jotzen ari direla ere salatu dute Berdeak taldeko kideek.
|