Kurduen genozidioagatik epaituko dute Saddam Irak okupatuaren auzitegiek
«Anfal» operazioaren auziari buruzko instrukzioa amaitutzat eman eta genozidioa leporatu die Auzitegi Gorenak Saddam Husseini eta bere Gobernuko beste sei kideri. Iraken eta Iranen arteko gerra egoeran 100.000-180.000 kurduren hilketa eragin zuen sarraskiaren inguruan duda-izpi handirik ez badago ere, Washingtonentzat gutxienez deserosoa den epaiketa hasiko denik ez dago batere argi, aurretik Saddami heriotzarekin zigortzeko aukera baitago.
BAGDAD
Irak okupatuaren Zigor Auzitegi Gorenak Saddam Hussein presidente ohia eta bere Gobernuko sei arduradun epaituko ditu «Anfal» (harrapakina) izeneko operazioagatik.Genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egozten dizkie auzitegiak zazpiei, hauen artean Ali Hassan al-Majidi, «Ali kimikoa» deitzen diotenari, garai hartan Iparraldeko Barrutiko Baazz alderdiko ordezkari nagusia zenari. Hegoaldeko Kurdistango biztanleria lekuz aldatzeko operazioa dugu «Anfal», Saddamen Armadak 1987-1988an aurrera eraman zuena. Iraken eta Iranen arteko gerraren azken urratsak egiten ari ziren garai hartan. Agintari kurduei Teheranen alde egin izana leporatu zien Bagdadek. Human Rigths Watch (HRW) mendebaldeko erakundeak egin duen ikerketaren arabera, Al-Majidek deportazioak, indarrezko lekualdaketak, kontzentrazio zelaiak eta hilketa masiboak agindu zituen kurduen aurka. Arma kimikoak erabiltzea ere agindu zuen eta 4.000 herrixka suntsitu omen zituen orduko Irakeko Armadak. Ikerketa horrekin jarraituz, arma kimikoak jaurti zituen Armadak 400 herriren aurka. Erasorik ezagunena eta odoltsuena Halabja herrian gertatu zena izan zen; 5.000 pertsona hil zituen, gehienak haurrak eta nagusiak, gainera. 1988ko martxoaren 16a zen. Garai hartan, eta Irango Gobernuaren aurka, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) kide zen Saddam Hussein, eta Mendebaldean ez zuen inolako oihartzunik izan sarraski hark. 18 urteren bueltan, AEBen okupazioaren pean eratu diren auzitegiek genozidioa leporatzen diote Saddami; nazioarteko legediak jasotzen duen krimenik larriena, hain zuzen ere. Larriena baina, bide batez, frogatzeko krimenik zailena. Zailtasunaz gain, deserosoa suerta daiteke okupatzaileentzat epaiketa berri hori, Irakek orduan zituen arma kimikoen jatorriaz hausnarketa egiteko betarik izango balitz, behintzat.
Aurreko epaiketa
Auzitegi Gorenak Dujaileko auziari buruzko epaiketari berriz ekiteko bezperan eman du genozidio-akusazioaren berri.Bere aurkako atentatu saio baten ostean, Dujail herriko 148 xiita exekutatu izanagatik epaitzen ari da Saddam eta beste zazpi kide auzitegia azken hilabeteotan. 1982. urteko gertaera haiengatik herio zigorra eskatu dute fiskalek. Auzi horretan Saddam eta gainerakoak heriotzarekin zigortuak baldin badira, ondorengo prozesuei begira egon gabe exekutatuko dituztela jakinarazi zuen joan den martxoaren 11n fiskal nagusiak, Jaafar Moussaouik. Mehatxua pozik hartu duenik bada Washingtonen, garai hartan Saddam lagun zuen Donald Rumsfeld Pentagono burutik gertu-gertu. Jalal Talabani Irakeko presidenteak eta buruzagi kurduak Saddamen aurkako epaiketa guztiak amaitu baino lehen bere aurkako zigorra ez gauzatzea espero du. Kurduek epaiketa Kurdistanen bertan egitea nahi dute, berek izan baitziren herrialdea arabez betetzea helburu zuen operazioaren biktimak. Epaileek ez dute eskaera baztertu, baina prozesua «oso zaila» dela ohartarazi dute. Zaila eta guztiz deserosoa.
Explosiones mortíferas en barrios chiítas de Bagdad
BAGDAD
La explosión de un coche-bomba en el barrio chiíta bagdadí de Habibiyeh dejó un saldó de diez civiles muertos y 28 heridos. Milicianos de al-Sadr intervinieron con sus armas para evacuar a la multitud, presa del pánico.Poco antes, una mujer y dos de sus hijos morían en otra explosión en otro barrio chiíta de la capital iraquí. Estos atentados contra la población chiíta coinciden con un repunte de las represalias sectarias acentuadas tras el ataque a la Mezquita Dorada de Samarra el 22 de febrero. Ayer mismo aparecieron nueve cadáveres en barrios sunitas de la devastada capital.
Sobre Al-Zarqawi
Fuentes del ámbito islamista internacional que Occidente considera solventes han confirmado la supuesta pérdida de peso en el Irak ocupado del presunto líder de la sección de Al Qaeda, el jordano Abu Musab al-Zarqawi.Estas fuentes anunciaron que la dirección política de la organización habría pasado a manos de un iraquí e interpretan el relevo del jordano por sus «errores fatales y estratégicos», entre los que incluyen los atentados contra chiítas y cristianos iraquíes, y los ataques contra mezquitas y el reciente contra el hotel de Amman, en Jordania. Estas fuentes recuerdan que Al-Zarqawi fue duramente criticado por el considerado número dos de Al Qaeda, el egipcio Al-Zahawiri.
Ataques «regulares»
La jornada fue densa en cuanto a ataques de la resistencia contra objetivos ocupantes.Entre los muertos se incluye a dos empleados de la embajada de Emiratos Arabes Unidos, un juez, un intérprete de los estadounidenses, un policía, tres camioneros y un guardaespaldas del alcalde de Samarra, ileso en un atentado a su coche.
Apuntes
SOS en torno a los palestinos en Irak
GINEBRA. El Alto Comisariado de la ONU para los Refugiados (ACNUR) alertó del drama que sufren los palestinos en Irak. Los que tratan de huir son retenidos en la frontera de Jordania y tienen que volver a Bagdad, donde no se atreven a salir de casa. Con los permisos de residencia caducados, sufren acoso, secuestros, palizas y hasta asesinatos.
Mujeres kuwaitíes votan por primera vez
KUWAIT. Unas pocas miles de mujeres kuwaitíes podían votar ayer, por primera vez en la historia de Kuwait, en la elección del concejal del quinto distrito del consejo municipal de la capital para que ocupe una vacante. Todo un «hito» en el Kuwait «liberado» por EEUU en la anterior Guerra del Golfo.
Muertos por fuego amigo en Afganistán
KABUL. Washington ha anunciado una investigación para aclarar si los dos soldados que resultaron muertos la semana pasada en un ataque rebelde a una base en la provincia afgana de Helmand lo fueron a causa del «fuego amigo». Se da la circunstancia de que uno de los soldados muertos era de Canadá, país que está en pleno despliegue en suelo afgano.
|