GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-05
Presoen eskubideen alde egin dute beste behin Arantzazun
Igandean Arantzazuko Santutegian beste hitzordu bat izan zen preso sozial eta politiko guztien eta errefuxiatu eta iheslarien eskubideen alde eta haiei elkartasuna adierazteko. Jende ugarik egin zuen bat Euskalerriko Kristau Herri Elkarteak eta Apaizen Koordinakundeak egin deialdiarekin, eta justiziazko bakea lortzeko konpromisoa berretsi zuten.

OÑATI

Euskalerriko Kristau Herri Elkartearen etaApaizen Koordinakundearen gonbitari erantzun, eta jende ugari elkartu zen igandean, Arantzazuko Santutegian. Giza eskubideak aldarrikatu eta elkartasuna adierazteko jarri zuten hitzordua.

Ohar batean azaldu zutenez, «preso guztien eskubideen alde» elkartu ziren Arantzazun, «preso erbesteratu guztien, euskal iheslari eta errefuxiatu politikoen eta preso sozialen eta haien senideen» aldeko hitzordua izan baitzen.

Bertan, azterketa ekintza batean, eta otoitz eta konpromiso artean, estatu espainoleko eta frantseseko espetxeetan «tratu txarren, torturen eta legez kanpoko praktiken babesik gabeko biktima diren preso sozial eta politikoen» egoera gaitzetsi zuten. Hala, jatorrizko lekutik sakabanatu eta urruntzen dituztela gogorarazi zuten. Horrek ez duela legea betetzen eta ondorio larriak dakartzala aipatu zuten, eta berriki izandako heriotzak jarri zituzten adibidetzat.

Horiek hala, Arantzazun bildutakoek «tratu duina» eskatu zuten preso guztientzat, eta osasun eta komunikazio eskubidea, euskaraz aritzekoa, ikastekoa eta amatasun eta aitatasun duinerako eskubideak errespeta ditzatela exijitu zuten.

«Legaltasuna betetzeko eskatu dugu; batik bat, jatorrizko lekuetako espetxeetara hurbiltzeko, sendatu ezin diren presoak kaleratzeko eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenei baldintzapeko askatasuna aplikatzeko», esan zuten. Bide batez, igandeko hitzorduan elkartasuna helarazi zieten presoen senide eta lagunei «etengabeko dispertsio injustuaren ondorioz, buka ezinezko bidaia luze eta neketsuak» egin behar izaten dituztelako.

Itxaropena eta «aukera gehiago»

ETAk ekintza armatuak modu iraunkorrean eteteak gatazka konpontzeko eta prozesu demokratikorako «aukera gehiago» zabalduko dituen itxaropena ere agertu zuten, modu horretan, «presoen eskubide guztiak ere errespeta, aintzat har eta egikari» ditzaten.

Eskubide kolektibo eta pertsonenak bere exijentzia guztietan errespeta daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten, bereziki «baztertuak eta zapalduak diren pertsonekin». «Euskal Herrian eta gainontzeko herrietan bakea justiziaren bidetik lortzeko helbu- rua dago», esan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Madrid y Lakua se dejan «las puertas abiertas»
Mundua
Hallan muerto de un tiro al espía que informaba desde la cúpula de Sinn Féin
Ekonomia
Bosgarrengoz, milaka ikasle eta langile karrikaratu zen Baionan CPEren aurka
Kirolak
Samuel Sánchez acierta en Segura
Jendartea
Lurreko Telebista Digitala ate joka dago, eta oraindik ez daki ondo euskaraz
Euskal Herria
Batasuna presentará el domingo en el Kursaal su oferta política renovada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea