GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-05
Lea-Artibain gogoan dute iazko «errepresio bortitza»
·Orain urtebete Guardia Zibilak egin zuen operazioa gogorarazi du egunotan eskualdeko Askatasunak

MARKINA

Lea-Artibaiko Askatasunak agerraldia egin zuen astelehenean, Guardia Zibilak eskualdean egin zuen «operazio bortitzetik» urtebete pasatu dela-eta. Esan zuenez, urtebete pasatu da «Estatuaren indar errepresiboek beren zerrenda famatuarekin atxiloketak, miaketak, kartzelatzeak, kontrolak eta abar egin zituztenetik».

Gogorarazi zuten, adibidez, iazko martxoaren 24an Aulestiko eta Gizaburuagako bizilagun bana atxilotu zutela eta, inkomunikatuta izan ostean, kartzelatu egin zituztela. Lau egun geroago, Aulestiko eta Lekeitioko etxe bi miatu zituen Poliziak; eta martxoaren 29an, berriz, Eneko Ostolaza markinarra ere atxilotu zuen. Hil haren bukaeran, Xabier Erkiaga lekeitiarra atxilotu zuen, eta apirilaren 5ean 6.000 euroko bermea ordainduta askatu zuten.

Apirilaren hasieran, Aitor Mugartegi berriatuarra ere atxilotu zuten, eta egun gutxiren buruan aske utzi zuten. Bere aurkako salaketa Adingabekoen Auzitegira bideratu zuten. Gainera, apirilaren 25ean beste hiru lagunAuzitegi Nazionaletik pasatu ziren: aulestiarra zen bat, eta preso sartu zuten; beste biak, berriz, 12.000 euro ordainduta aske gelditu ziren. Eta maiatzaren 4an, Ibon Goitia lekeitiarra kartzelatu zuten. Esan zutenez, orotara bost lagunek torturak salatu zituzten.

Askatasuneko kideen esanetan, indar errepresiboek eskualdea guztiz kontrolatua izan zuten, eta operazio haren gaineko bi puntu nabarmendu zituzten. Lehenik, «Estatu espainoleko interes politikoa» aipatu zuten «eskualde honetako indar politikoak isilarazi edo gelditzen saiatu zirelako ohiko duten tresnekin»; eta bestetik, Ertzaintzak Guardia Zibilari eman «estaltzea» ere gaitzetsi zuten.

Gainera, torturaren aurkako borrokak posizio irmo bat eta beste fase bat eskatzen dituela uste dute. Iazko operazioagatik, larunbatean protesta ekintzarik izango dela azaldu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Madrid y Lakua se dejan «las puertas abiertas»
Mundua
Hallan muerto de un tiro al espía que informaba desde la cúpula de Sinn Féin
Ekonomia
Bosgarrengoz, milaka ikasle eta langile karrikaratu zen Baionan CPEren aurka
Kirolak
Samuel Sánchez acierta en Segura
Jendartea
Lurreko Telebista Digitala ate joka dago, eta oraindik ez daki ondo euskaraz
Euskal Herria
Batasuna presentará el domingo en el Kursaal su oferta política renovada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea