NBEren torturaren aurkako protokoloa berretsi du Madrilek hiru urteren ostean
2005ean Estatu espainoleko Segurtasun Indarren esku 50 euskal herritarrek torturak jasan izana salatu zuten, eta atzo, Estatu espainola «torturaren aurkako borrokaren abangoardian» sartu dela esan zuen Atzerri ministro espainolak. Izan ere, Estatu espainolak Nazio Batuen Erakundeko torturaren aurkako protokoloa berretsi baitzuen. Indarrean jarriz gero, «eragozpenik gabe» espetxe eta polizia etxeak bisitatu ahal izango dituzte nazioarteko ordezkariek.
MADRIL
Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 2002. urteko abenduan torturaren aurkako aukerazko protokolo bat onartu zuen, gerora berretsi beharrekoa. Bada, hiru urte eta kasik bost hilabeteren ostean, protokoloa berretsi du Estatu espainolak.Azkeneko hilabeteetan, Estatuko Torturaren Aurkako Koordinakundeak bertan daude ere bai euskal eragile eta taldeak; hala nola, TAT, Etxerat, Behatokia... behin eta berriz eskatu dioprotokolo hori berresteko Gobernu espainolari, eta atzo berretsi zuen hura New Yorken. Izan ere, protokolo hori indarrean jarriz gero, inolako «eragozpenik gabe» NBEko estatu-kideetako espetxe eta polizia etxeetanaurretik ohartarazi gabeko bisitak egin ahal izango dituzte NBEko ordezkariek eta nazioarteko edo estatu bereko organismo independenteek, bederen, atxilotuak direnen aurkako tortura edo tratu txarrak ikertzearren. Hala ere, ez dute aipatu ere egiten inon inkomunikazioa desagertzea.
«Abangoardian» Nazioarteko hainbat eragilerekin lankidetza aurrez ikusten duen protokolo horrek Nazio Batuetan torturaren eta tratu txarren gaia landuko duen azpibatzorde bat eratzea zehazten du, bai eta estatu bakoitzak tortura kasuak aztertuko dituen mekanismoak «eratu edo mantentzea» ere. Alde horretatik, Atzerri ministro espainol Miguel Angel Moratinosek harro asko adierazi zuen atzo, NBEren New Yorkeko egoitzan egindako berrespenarekin, Estatu espainola «torturaren aurkako borrokaren abangoardian» sartzen dela.
Modu horretan, NBEko hemezortzi estatu dira torturaren aurkako protokoloa izenpetzearekin bat egin dutenak; gainera, beste 50ek izenpetu dute. Antza denez, Estatu espainolak berrespenarekin bere egin du protokoloa. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, beste 20 estaturen berrespena edo atxikipena beharrezkoa da protokoloa indarrean jar dezaten. Hilabete batzuen buruan gerta daiteke ho- ri, agintari espainolaren ustez, nahiz eta eurek hiru urte behar izan dituzten horretarako.
NBEko kontalari Theo Van Bovenen txostenari muzin egin zion Madrilek
BILBO 2003ko urrian Nazio Batuen Erakundeko Torturaren kontalari bezala eta aurtengo otsailean kontatzaile ohi gisa, Theo Van Boven Euskal Herrian eta Estatu espainolean barna aritu zen tortura ekiditeko hainbat ikerketa egin eta neurri gisa hartu beharreko gomendioak ematen. 2003an Gasteizko legebiltzarkide eta Estatu espainoleko ordezkariekin bildu bazen ere, ez Lakuak eta ez Madrilek ez zituzten aintzat hartu bere gomendioak biltzen zituen proposamenak: gomendio nagusia inkomunikazioa ez baliatzea zen. Aurtengo otsailean izan zen azkenaldiz Van Boven Euskal Herrian, eta orduan berak egindako txostena eta bertan jasotzen ziren gomendioak Gobernu espainolak «zakarrontzira bota» zituela salatu zuen, eta komu- nikabideek torturaren gainean duten isiltasuna gogor salatu zuen. Tortura saihesteko inkomunikazioa desagertzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen puntu nagusi gisa 2003an Estatu espainolari zuzendutako txostenean. Beste modu batean esanda, tortura atxilotuei inkomunikazioa aplikatzean ahalbidetzen dela adierazi zuen. Euskal preso politikoen aurka ezarritako sakabanaketa politika ere gogor salatu zuen Van Bovenek, bai eta torturak jasateagatik salaketak jarri dituzten herritarren aurka ekinbide politiko eta judizialak abiaraztea ere.
|