GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-04-09
Julen Murgoitio
Ateak

Etenaldi iraunkorrarena iragarri eta aste bi besterik joan ez denean, erantzunak baino galdera gehiago izaten segitzen dut. Oraintsu arte mahaia izan omen da kontua: zer-nori-nork. Baina susmoak baditut bihar-etzi etorriko zaigun prozesuaren atarian gauden honetan atea bera bihurtu dela konturik kontuen, mahaia baino. Izan ere, zorioneko mahaiak aterpean beharko du izan, eguraldiak giro aproposa ez duenean, haizeak mahaikide batzuen paperak betiko eraman ez ditzan. Pentsatu ere, mahaikide batzuek uko egingo diotela, seguruenik, txapela buruan ipintzeari, zirimiri lodia bada ere, eta ez euren buruaren tamainako txapelik merkatuan ez delako, prezisamente! Tira ba, badaezpada ere, hobeto mahaia aterpean. Baina, jakina, estalpean badago nondik edo nondik sartu beharko! eta horra atearen beharra. Beraz, atea da oraingo kontua, atariko honetan dugun ataka nagusia. Eta ataka diot, batzuek su-etena iragarri dutenetik besteak inoiz baino atakatzaileago bihurtu direlako. Ez, ez da erraza ulertzen ategintzakoa; kontuak atera mahaigintzakoa! Total, hemengo gatazkari benetan eman behar zaiona aterabidea da, hau da, atera bertara ailegatzeko bidea, demontre! Eta gerokoak geroko. Atea da lehena! Horrexegatik esaten dugu euskaldunok: kontuak atera!, kontu guztiak atera eraman behar direlako, mahaira baino lehen. Gainera, atea non den jakinda sarritan joan gintezke herritarrok ate-joka, baina aterik ezean jo ere ezin egin!

Beste kontua da atea zabalik ala itxita, zelan dagoen. Eta itxita izatekotan ez ote den giltzapean. Esaterako, lehengoan hemengo lehendakariak eta beheko estatuburuak halako buruz buruko bat egin zuten, aterpean ere, eta ostean hangoak Moncloako ateak zabalik zituela esan zuen. Baina une berean Kursaalekoak itxi zituen; badirudi horrelako jendeak ezin duela aldi berean ate bi zabalik utzi, haizerik egon ez dadin akaso?. Tira, Moncloako ateona bota zuenean Batasunaren ekitaldia ote zeukan buruan? Hantxe egiteko gonbitea ote zen? Batek daki sukaldeak zenbateraino ematen duen. Eta espetxeetako ateak noizko zabalik? Inportantea da hau jakitea denboratxo bat pasatuta itxi beharko direlako, behin betiko, barruan inor geratzen ez dela. Horra, orain hogeita hamar urte, Segoviakoan, ate guztiak giltzapean zeuden, komunekoa salbu, eta horixe baliatu behar izan zuten barrukoek egoerari aterabidea emateko, geroxeago gehienok Pirinioetan, zoritxarrean, uniformezko ateekin topo egin bazuten ere. Dena dela, Segoviako harek balio izan zuen estolderia eta kloakabideak berak ere baliagarri izan daitezkeela agerian uzteko; beti ere, bidearen azkenean atea izatekotan giltzarik gabekoa dela aurretik jakinda. Edo aurretik egiaztatuta, orain modan paratu duten hitza erabiltzearren. Ateona mundu bat da gero!. Begira auto-enpresa alemaniarrak Iruñerrian duen plantakoa; itxi egin nahi ditu ateak produzkioa gutxitu delako. Auzitegi nazionaleko auto-produkzioa ikusita, ez dirudi horko ateak itxiko dituztenik, epe motzean behintzat. Mahaia? bai zera! momentuz atea bera da giltza! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea