GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-09
Kirmen Uribe - Idazlea
Gauzarik gogokoena

Bazen behin baserri batean bizi zen neskato bat. Neska benetan azkarra zen. Horrenbeste zabaldu zen haren entzutea ezen Erregek berak ezagutu nahi izan zuen. Erregeren jauregira joateko neskak baldintza batzuk bete behar zituen: jauregira joan behar zuen ez egunez eta ez gauez, ez biluzik ez jantzita, ez baraurik ezta janda ere, ez oinez ez eta zaldiz. Neska ez zen larritu. Eta sarea jantzi zuen soinean, horrela ez zegoen ez biluzik ez jantzita. Eta perexil hosto bat jan zuen, horrela ez zegoen ez baraurik ezta janda ere. Eta halaxe ahuntzaren gainean jarri eta hanka bat lurrean zuela abiatu zen jauregirantz, horrela ez baitzihoan ez oinez ez zaldiz. Egunsentian abiatu zen, ez egunez eta ez gauez.

Errege maitemindu egin zen neskarekin eta emaztetzat hartu zuen. Baina erregek baldintza bat jarri zion: erregetzako kontuetan ez sartzeko. Ezkontza ospatu zuten eta inguruko baserritar guztiak joan ziren hirira salerosketak egitera. Baserritarretako batek, hiriko ikuilu guztiak beteta zeudela ikusirik, gurdizain bati eskatu zion gaua igarotzeko behia haren gurdian lotuko ote zuen. Baiezkoa eman zion gurdizainak, baina ezustean gauez behia erditu egin zen. Liskarrean hasi ziren gurdizaina eta baserritarra. Baserritarrak zioen berea zela txahala. Gurdizainak ere bai, haren gurdiari lotua zegoen eta behia. Erregek gurdizainari eman zion arrazoia. Baserritarrak erreginarengana jo zuen negar batean. Erreginak esan zion jauregi ondoan zegoen putzu lehorrera joateko eta hantxe egiteko arrantzan. Erregek ikusiko zuela eta galdetu egingo ziola zer demontre egiten zuen putzu idor horretan arrantzan. Orduan, erregeari erantzun behar zion gurdi batek txahal bat edukitzea posible bazen, putzu lehor hartatik ere arrainak ateratzea ez zela miraria.

Erregek arrazoia eman zion behiaren jabeari, baina haserre jo zuen jauregira, erreginak ez baitzuen bete agindutakoa. «Hartu jauregitik gustukoen duzun gauza eta itzul zaitez baserrira» agindu zion. Erreginak baietz, biharamonean joango zela. Gau hartan bertan, emakumeak jaten eta edaten eman zion erregeari, ohikoa baino gehiago, eta lo seko geratu zen. Errege lo zegoelarik, zerbitzariei agindu zien eramateko erregea bere baserrira eta sartzeko bere ohean. Erregina erregeren ondoan sartu zen lotan.

Goizalban, harriturik, «zer egiten dut hemen?» galdetu zion erregeak erreginari. Hark erantzun: «esan zenidan jauregian gogokoen nuen gauza hartu eta etxera joateko. Bada gehien maite dudan gauza hura zu zeu zara». -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea