GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-09
Eskubide politikoen alde, hitzordua gaur Donostian

DONOSTIA

Donostiako Bulebarretik abiatuko da gaur, 12.00etan, «Eskubide zibil eta politikoen alde» lelopean hainbat herrita- rrek deitutako manifestazioa, Grande-Marlaska epaile espainolak azken asteotan bideratutako erasoei erantzutearren. Besteren artean, gaur Batasunak Kursaalen egin beharreko ekitaldia debekatu izanari erantzuteko.

Gaurko manifestazioarekin bat egin dute LAB, EAE-ANV eta Segik. LABen aburuz, ezinbestekoa da egungo egoera politikoan lekurik ez duten jazarpen politikoari eta errepresio estrategiei aurre egitea, eta sindikatuko militanteei Donostiara joateko dei egin zien eskubide demokratikoen eskaria indartzeko.

Bestalde, eta Grande-Marlaska epaileak Batasunaren aurka bideratutakoekinbide judiziala aintzat hartuta, Lakuako Barne Saila Batasunaren ekintza politiko oro oztopatu nahian aritu da astebu- ruan. Ostiralean, Getariako Batasunaren herri batzarra egitea debekatu nahi izan zuen; atzo, berriz, Ordizian eta Villabonan gauza berbera jazo zen.

Herri batzarra kalean, Agoitzen

Getarian gertatua salatzeko agerraldia egin zuten atzo hainbat herritarrek, bai eta manifestaziora deitu apirilaren 12rako, 19.00etan, plazan.

Ordizian, Barrena kultur etxean egitekoa zuten batzarra, eta 10.00etan, ertzainez lepo zegoen. Villabonan zineman egitekoa zuten, eta sarrera oztopatzeaz gain, herritarrak identifikatu eta bideo kameraz grabatu zituzten ertzainek. Hala ere, bietan herri batzarrak egin zituzten. Agoitzen, herri batzarra kalean egin behar izan zuten Guardia Zibila zelatan zutela uneoro, alkateak udal lokal bat erabiltzea ukatu baitzien.

Bestalde, Anoetako proposamena zabaltzeko dinamika dela-eta, Irunen, 250 lagunek hartu zuten parte atzo egindako manifestazioan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea