GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-09
Egibar: «PSOEkoak gizartea anestesiatzen artistak dira»
Egoera politiko berri hau «garai historikoa» dela esan zien Joseba Egibar jeltzaleak, atzo, Altzako hainbat auzotarri. Gainera, konponbidean abertzaleek ikuspuntu eta oinarri estrategikoetan bat egitearen alde azaldu zen. PSOErentzat hitz gogorrak izan zituen, ordea; eta horiek «jokaldiak» egiteko «tentazioak» izango dituztela ohartarazi zuen.

DONOSTIA

Gipuzku Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar Altzan izan zen atzo, bertako batzokia berriz inauguratzeko, eta auzotarrei egungo egoera politikoaz hitz egin zien. ETAk ekintza armatua modu iraunkorrean etengo duela iragarri izana «txalotzekoa» dela adierazi zuen, eta garai berri hau «une historikoa» izango dela esan zien bertan bildutako dozenaka lagunei. Gobernu espainolean egindako aldaketak ere hizpide izan zituen, baina alderdikide Josu Erkorekak hori dela-eta egindako adierazpenekin ez zen bat etorri atzo.

Egibarren esanetan, «egoera historiko» honetan argi asko azaltzen da gatazka konpontzeko zer diren ezinbesteko: Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea. «Erabakia ez zaio gizarte bati ematen, herri bati baizik, eta gu herri bat gara; herriaren erabakia errespetatu behar dute konponbiderako», gaineratu zuen Egibarrek. Izan ere, bere aburuz, Juan JoseIbarretxek Kongresu espainolean aurkezturiko Estatutu berrirako proiektuan daude konponbiderako oinarri horiek. «Ba al dakizue zeri dioten beldur?», galdetu zien bertaratutakoei alderdi espainolez mintzo zela. «Herri kontsultari. Noizbait egin beharko den kontsultari», adierazi zuen Gasteizko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak.

Horregatik guztiarengatik, lehenik eta behin, «nahiz eta gorabeherak izan», EAJren barne «batasuna» ezinbestekotzat jo zuen Egibarrek, eta, hain justu, ikuspuntu politikoaren «grabitate puntua»: Euskal Herria eta erabakitze eskubidea. Alde horretatik, talde abertzaleek oinarri estrategiko horien inguruan bat egitearen alde azaldu zen abiatu berri den prozesuari begira.

Atal horretan, PSOE alderdirako hitz gogorrak izan zituen. GBBko presidentearen esanetan, PSOEko kideak «euskal gizartea anestesiatzen artistak» baitira. «Lehenengo bakea egonkortu behar dela diote, eta horretarako egiaztatzeak egin behar direla esaten dute. Ostean, ‘hitz egingo dugu’ esaten digute; baina irtenbidearen norabidetik ez gaituzte aterako», esan zuen Egibarrek, eta herritarrei lan egitera deitu zien.



«Llega el incombustible»
G.M.

DONOSTIA

«No encontraréis en los últimos tiempos un discurso más rancio y más español», señaló Joseba Egibar en referencia al realizado por el nuevo ministro de Interior español, Alfredo Pérez Rubalcaba, en el Congreso durante el debate del llamado plan Ibarretxe. Se refirió a Rubalcaba como el «incombustible», porque, según dijo, dirige el PSOE desde su llegada al poder en 1982, y «un año después crearon los GAL. No lo olvido», añadió. A su juicio «es posible que tengan una gran tentación, la de descontar del marcador el factor ‘paz’. Y lo van a hacer, pero lo que no van a poder es obviar el tener que abordar la resolución del conflicto y eso es lo que van a intentar orillar», apostilló, empleando el término que utilizó Erkoreka para aplaudir el cambio en Interior. Un cambio con el que no se mostró ayer tan positivo Egibar.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea