GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-09
Batera-k abian jarri du Departamenduaz herri-kontsulta egiteko sinadura bilketa
Sei hilabete izango ditu Batera-k Kontseilu Nagusiari Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherea bilduko lituzkeen Departamenduaz herritarrak galdetzeko eskatzeko behar diren 46.000 sinadurak biltzeko. «Lege barnean» dagoen kanpaina atzo abiatu zuten, eta Pirinio Atlantikoetan erroldatutakoek soilik eman ahal izango dute sinadura.

EZPELETA

Ezpeletan atzo egin batzarrean hasi zuten Kontseilu Nagusiari departamenduaren sorreraz herri-kontsulta egin dezala eskatzeko Batera-k antolatu duen sinadura-bilketa. Bertaratu ziren 150 bat lagunen artean, Batasuna, AB, PS, UDF, Berdeak eta Elgar-Ensemble alderdi politikoetako, CFDT, ELB eta LAB sindikatuetako eta hainbat gizarte taldetako ordezkariek hartu zuten parte sei hilabete iraungo duen kanpainaren abiatzean.

Sauveur Bacho AED Departamenduaren aldeko hautetsien ordezkariak nabarmendu zuen hautetsi gehienak herri-kontsulta eskatzearen alde daudela eta, gainera, «sinadura-bilketa Estatu frantseseko lege barruan dagoen» ekimena dela.

Beñat Etxeberri-Aintxart abokatuak zenbait zehaztasun juridiko eman ostean, Andde Darraidou Hautetsien Biltzarreko lehendakariak gaineratu zuen lehen erronka ez dela juridikoa, eskaera egiteko behar diren 46.000 sinadurak biltzea baizik. Erabat konbentzituta agertu zen, behin kopuru hori lortuta, ordezkari politikoek ezin izango diotela eskakizunari muzin egin, «are eta gutxiago hauteskundeak atarian direnean», eta batzarkideak animatu zituen eragile bihur daitezen.

Lehen atxikimenduak

Lehen sinadurak batzarrean bertan jaso zituzten, Emmanuelle Joly surflariaren, Amaiur Alfaro nabigatzailearen eta Peio Dospital errugbilari ohiaren atxikimendu hitzen artean.

Kanpainaren zehaztasun teknikoak azaldu zituzten jarraian, eta sinadurak «ordenan eta seriotasunarekin» bildu behar direla gogorarazi zuten.

Pirinio Atlantikoetan erroldatutakoek soilik ahal izango dute sinadura eman, eta, horretarako, testu zehatza duen txarteletan bilduko dira datuak. Testuak horrela dio:«Nik, Pirinio Atlantikoetako hautesleak, eskatzen dut herri kontsulta baten antolatzea Euskal Departamenduaren gaiaren inguruan». Informazio guztiak lortzeko www.batera.info helbidea jarri dute martxan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea