Atzoko erlojupekoan gertatutakoa ez dagokio presioari edo erantzukizunari. Aurtengo Euskal Herriko Itzulia oso polita izan da; eta ibilbidea, berriz, oso konpletoa: Jaizkibel eta Erlaitz igotzaileentzat, Segurako etapa gorabeheratsua, Gasteizko etapa esprinterrentzat egokia, Lerinen izan genuen helmuga «traketsa» eta atzoko erlojupeko konpleto eta polita.
Polita, bai. Goraka, beherantz, idarrezkoa, luze samarra, oso konpletoa; hala behar lukete erlojupekoek. Iazko jinkana horixe zen: jinkana bat.
Beraz, Jose Angel Gomez Marchantek indartsuena izan dela erakutsi du. Aldapa gora tropela apurtu egiten zuten bere erasoek, eta nahiz eta espezialista ez den erlojupekoetan, indartsuena dela erakutsi du.
Garapena gakoetako bat izan zela esan zuen Marchantek, eta arrazoi daukala uste dut. Nik 54ko garapena erabili nuen, garapen luzeak erabiltzekoa naiz-eta, baina beherantz, non pedalei eragin beharra zegoen, labur geratzen nintzen. Marchantek asmatu zuen 56ko garapenarekin. Bakoitzak bere maila eman du eta indartsuena nagusitu da. -