GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-09
- Top 14
Berriro ere bigarren zatia sobera izan du Avironek

PERPINYA 54
AVIRON 13

Perpinya: J. Laharrague, Bourret, Marty, Grandclaude (Hume, 23.m), Naulu, Edmonds (Pez, 51.m), S. Dupuy (Durand, 21.m), Goutta, Tonita (Tincu, 58.m), Vaki (Le Corvec, 58.m), Alvarez-Kairelis, Gaston (Bortolaso, 20.m), Bozzi (Mas, 58.m), Konieck, Debaty. Aviron: Fromont (Lhande, 64.m), Nunez Piossek, Dourthe, Roque (McLaren, 33.m), Noutary, Vermis, Rouet (Sudre, 53.m), Lafaiali'i, Van Schalkwyk, Combes - Bergez, Tewhata, Wessels (Tomuli, 47.m), Hill (Heguy, 60.m), Garcia (Usandisaga, 55.m). Epailea: Hadj Bachir. Markagailua: Perpinya: Zortzi entsegu: Bourret (12.m) Vaki (17.m) Edmonds (42.m), Durand (46.m) Goutta (50.m) Tonita (56.m) Marty (60.m) Alvarez-Kairelis (63.m). Zazpi transformazio: Bourret (12, 17, 42, 46, 50.m), Pez (60, 63.m). Aviron: Entsegu bat: Lhandhe (67.m), Transformazio bat eta bi zigor-kolpe Dourthek, (8, 23.m). Gorabeherak: 11.000 ikusle batu ziren Top 14ko neurketa ikusten.

BAIONA

Avironek etxetik at jokatzen duen azkeneko partidetan egin duen gauza bera egin zuen atzo. Lehen zatian nahiko ongi, eta bigarren zatian, sekulako beherakada. Atzo horixe egin zuen Perpinyan. Markagailuan aurretik jarri ziren Dourthek lortutako zigor bati esker, baina hortik aurrera etxekoak nagusitu egin ziren.

Hala ere, lehen zatian ongi aritu ziren lapurtarrak, eta 14-6 atzetik joan arren atsedenera, itxaropen apur bat geratzen zen. Kataluniarrek lan ona egin zuten, baina bi entsegu besterik ez zuten egin.

Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Zuri-urdinek behera egin zuten, eta Perpinya Avironen gainetik pasatu zen. Baloia beti euskaldunen entseguko marraren inguruan zebilen, eta horrelakoetan gertatzen den moduan, azkenean entseguak egiten hasten dira, beti eusten aritzea zaila baita, eta beste sei egin zituzten. Avironek, berriz, bat lortu zuen, baina ia zelai erdia pasatu ere ez zuen egin, eta transformatutako entsegu horrek markagailua itxuratzeko besterik ez zuen balio izan.

Avironek lanean jarraitu beharko du, oraindik mailari eusteko puntuak behar baititu, eta etxean ahalegintzen jarraitu beharko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea