GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-09
Finalerdietarako txartela eskuetan dauka Biarritzek
·Lapurtarrak oso ongi aritu ziren defentsan, baita jaurtiketak egiten ere

BIARRITZ 29
TOLOSA 20

Biarritz: Brusque, Gobelet, Bidabe, Traille (Aramburu, 75.m), Bobo, Peyrelongue, Yachvili (J. Dupuy, 76.m), Dusautoir, Harinordoki, Betsen (Carizza, 26.m), Olibeau, Thion, Johnston (Lecouls, 30.m), August (Noirot, 65.m), Balan (Johnston, 65.m). Tolosa: Poitrenaud, Médard (Clerc, 58.m), Jauzion, Kunavore (Fritz, 58.m), Heymans, Dubois (Michalak, 65.m), Elisalde, Lamboley, F. Maka, Nyanga, Millo-Chluski (Bouilhou, 74.m), Pelous (Brennan, 12.m) Menkarska (Hasan, 41 (Menkarska 58.m), Lacombe (Bru, 41.m), Poux (Lacombe, 72.m). Epailea: Jutge. Tolosako Elisalde egotzi zuen hamar minuturako. Markagailua: Biarritz: Bi entsegu. Bobo (29, 50.m), bi transformazio eta bost zigor-kolpe Yachvilik (7, 12, 22, 36, 46.m). Tolosa: Bi entsegu: Heymans (26.m), Poitrenaud (40.m). Bi transformazio: Dubois (26.m), Elisalde (40.m), eta bi zigor-kolpe Elisalde (5.m), Heymans (61.m). Gorabeherak: 15.000 ikusle Akizen partida ikusten, han jokatu baitzuen Biarritzek, Agilera berritzen ari direnez, ezin delako jende kopuru handiegia sartu.

AKIZE

Biarritzek sailkapeneko lehen postuan jarraituko du, eta Ligako finalerdiak jokatzeko txartela ia eskuetan du, atzo aurkari zuzen bat, Tolosa, mendean hartu baitzuen.

Zuri-gorriek atzo ere lan bikaina egin zuten atzean, eta berriro ere garaipena lortzeko garaian zerikusi handia izan zuen. Horrez gain, jaurtiketetan lapurtarrak askoz ere hobeto ibili ziren, eta azkenean, horri guztiari esker, garaipena Biarritzek eraman zuen.

Lehen zatia orekatua izan zen. Kanpotarrak bi aldiz aurreratu ziren markagailuan, baina etxekoak entsegu bat eginda, 19-17 joan ziren atseden hartzera; izan ere, kanpotarrek azkeneko jokaldian transformatutako entsegu bat egin zuten.

Bigarren zatian, Biarritzek markagailua alde zuen, eta ongi menderatzen duen jokoa egin zuen. Atzean sendo aritu, eta gero kontraerasora jokatu; gauzak ezin hobeto egin zituen. Tolosa ahalegindu zen lapurtarren entseguko marrara hurbiltzen, baina ezinezkoa izan zitzaien. Gainera, kontraerasoan Bobok bigarren entsegua egin zuen, bai taldearentzat, baita berea ere, berak egin baitzituen lapurtarren bi entseguak. Gero, Yachvilik transformatu egin zuen, eta lehendik lortuta zuen beste zigor-kolpe bat gehituta, aldea handitu zuten.

Tolosaren ahaleginek, berriz, behin eta berriz euskaldunen atzealdearekin egiten zuten topo, eta azkenean zigor-kolpe bat bakarrik lortu ahal izan zuen bigarren zatian.

Azkenean, puntuak Biarritzek eskuratu zituen, eta oraingoz hilabete gogor hau ezin hobeto hasi du. Hala ere, apirila hasi besterik ez da egin, eta partida zail bezain garrantzitsu asko izango dituzte jokalari lapurtarrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea