- Buruz Buruko Txapelketa
Leitzak guztia bikain egin zuen, eta Barriolari itzulera mingostu zion
·Lemoakoak partida biribila jokatu zuen, eta ondo aprobetxatu zituen Barriolaren eskuineko arazoak
BARRIOLA 7 LEITZA 22
Pilotakadak: 238. Iraupena: 50. Jokoa: 13:45.
Markagailua: 2-0, 2-2, 2-7, 3-7, 3-9, 7-9, 7-22. Sakez: 1 Barriolak eta 6
Leitzak. Egindakoak: 5 Barriolak eta 14 Leitzak. Galdutakoak: 7 Barriolak eta 2
Leitzak. Gorabeherak: Sarrera polita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Jose Antonio
Olaetxeak egin zituen botilero lanak Abel Barriolarentzat, eta Joxe Barandallak,
Leitzarentzat.
DONOSTIA
Iñigo Leitzak ez du 2006. urteko Buruz Burukoa erraz ahaztuko. Izan ere, iaz bigarren mailakoa irabazita lortu zuen lehen mailakoa jokatzeko eskubidea, eta aurrelari lemoaztarra ondo erantzuten ari da. Txapelketako aurreneko kanporaketan Goñi III.a arazo handirik gabe kanporatu zuen (22-6). Atzo, ostera, askoz aurkari zailagoa zuen aurrean, Abel Barriola, 2002an txapeldun izandakoa, eta bizkaitarrak ezustekoa eman zuen. Nolakoa, gainera. Leitzak partida biribila jokatu zuen atzo. Sakearekin min handia egin zion aurkariari; piloteoan asko gozatu zuen, eta erasoan eta defentsan zentzudun aritu zen. Barriolak ere oso partida txukuna jokatu zuen, eskuin eskua mindu zitzaion arte. Orduan behera egin zuen nabarmen; saiatu zen ezkerrarekin neurketa aurrera ateratzen, baina Leitzak ez zion aukerarik eman. Lehen zati ikusgarria jokatu zuten bi protagonistek. Biek luze jokatu eta erasoan eta defentsan maila onena erakutsi zuten. Barriola aurreratu zen markagailuan, hemeretzi pilotakadaren ostean Leitzak goiko koltxoira pilota bidali zuenean. Hurrengoa sakez erdietsi zuen atzelari nafarrak. Baina Leitzak bere buruarengan konfiantza handia erakutsi zuen, eta Barriolaren bi huts ondo aprobetxatuz zazpi eta hutseko partziala lortu zuen. Aurkariak kolpe handiagoa zuen arren, lemoaztarra bikain moldatu zen sotamanoz, eta botera jokatzeko aukera zuenean atzeko pilota bizi irteten zitzaion eskuetatik. Orduan iritsi ziren Barriolaren une onenak. Aspeko pilotariak aldeak murriztu zituen eta bi kintzera hurbildu zen, baina orduan mindu zitzaion eskuin eskua. Leitza, horretaz jabetuta, eskuinera ateratzen hasi zitzaion, eta Barriolak ezin zuela agerian utzi zuen. Azken tantoetan gozatu egin zuen bizkaitarrak era guztietako tantoak eginda, eta txartela merezi izanda Asier Olaizolaren aurka jokatu beharko du final-zortzirenetan.
Lasa y Peña, duelo de zagueros en Bergara
U.A.
DONOSTIA
El Municipal de Bergara acoge hoy el festival comienza a las 17.15 el tercer choque de la fase de dieciseisavos de final del Manomanista, donde Oskar Lasa y Kepa Peñagarikano buscarán el billete para la siguiente ronda.
Los pronósticos son inciertos. Lasa III no cuajó una buena actuación en el Parejas, pero el zaguero de Etxarri se maneja bastante bien en la modalidad. De hecho, el navarro superó las dos primeras eliminatorias en la anterior edición de la competición, tras vencer a Esain en treintaidosavos y a Bengoetxea VI en la siguiente ronda.
Aun así, su estado de juego es todo una incógnita, aunque el pelotari de Aspe suele crecerse en los choques de competición oficial.
Kepa Peñagarikano, por su parte, llega con la moral muy alta después de vencer los dos compromisos disputados hasta ahora. Ganó en la previa a Esain, y el lunes pasado superó a Galarza V en treintaidosavos.
Hoy tendrá una nueva prueba, pero hasta el momento el de Beizama ha demostrado haber recuperado en la confianza en si mismo y estar un buen nivel.
|