Euskal zinemari buruzko zikloa ari dira egiten Erroman
ERROMA.
Associazione Culturale Euskara elkarteak antolatuta, euskal zinemaren gaineko jardunaldiak ari dira egiten Erroman. Alex de la Iglesiaren filmak eman zituzten lehenengo egunetan Detour zinema-aretoan. Aste honetan ekitaldiak Geroa tabernan ari dira izaten. Asteartean Imanol Uriberen “La fuga de Segovia” filma eman zuten, atzo Alfonso Ungriaren “Ehun metro”, eta gaur Julio Medemen “Lucia y el sexo” ikusi ahal izango da. Bihar Juanma Bajo Ulloaren “Fragil” pelikularen txanda izango da. Joseba Maciasek amaituko du zikloa “Euskal zinea gaur” izeneko hitzaldiarekin datorren larunbatean.
|