GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-20
Euskal etniari eta etxeari buruzko gogoeta «Escualdunac» antzezlanean
«Escualdunac» apirilaren 21ean Baigorriko Kulturaldian estreinatuko dute Bixentenia gelan. Herri antzerkiari eta toberari buruzko hausnarketaren ondorio den hirugarren lan hau «Lurra» eta «Beltzeria» obren ondoren eta «Tobera» antzezlan handia baino lehen ailegatzen da. Euskal etnia eta etxebizitza gaitzat hartzen dituen antzezlana aurkeztuko du Lukuk, eta bertan, ikusleen erreakzioen isla izan daitezen, aldiro bi bertsolari ezberdinek hartuko dute parte.

HAZPARNE

Herri antzerki ereduek eskaintzen dituzten bitartekoak miatzea dute helburu Lukuk eta Hiru Punttu taldeko kideek, betiere bat-batekotasuna agerraraziz. “Escualdunac” obra independentea izanik ere, bere sorkuntza ulertzeko “Lurra” eta “Beltzeria” lanei so egin behar zaie, hirurak “Tobera” trilogian sartzen baitira. Tobera Nafarroa Behereko eta Lapurdiko herri antzerkia zen, eta gaia zelarik egiten zuten. «Gaiak izaten ziren herri epaitegietara eraman ezin izaten ziren gauzak», azaldu zuen Lukuk.

“Lurrak” publikoaren eta aktoreen arteko harremana aztertzen zuen. “Beltzeria” eztabaida sortzeko sortu zuten, eta horretarako, Lukuk pentsatu zituen 16 gaietatik bi “Escualdunac” antzezlanean sartzeko baztertu zituen. Etxearen eta euskal etniaren gaiez mintzatzeko, Lukuk bertsolariek parte hartzea nahi zuen, eta horregatik trilogiako azken obra horretan lantzeko utzi zituen.

“Escualdunac” antzezlanean aktoreen lana beti bera izango bada ere, antzezpen bakoitza besteetatik ezberdina izango da, publikoarekin batera antzerkia inoiz ikusi ez duten bi bertsolari eseriko baitira, eta antzezlanean memento batzuetan altxatu egingo dira ikusi eta entzuten ari direnari buruz beren iritzi eta ideiak plazaratzeko. «Aldiro aldatuko da ‘Escualdunac’ antzezlana; erran nahi baita, bertsolariek ekarriko dutela kontrapuntu bat aldi guztietan», esan zuen Lukuk. Hiru Punttu taldeko kideek obra antzezten duten tokiko bertsolariekin lan egin nahi dute. Hala ere, Baigorriko estreinaldian bi oiartzuar izanen dira aktoreak ihardesten: Arkaitz Goikoetxea eta Karlos Aizpurua. Hurrengo egunean, larunbatean, Hazparneko Xuriatean antzeztuko dute obrak hilabeteko pausua hartu aitzin.

Izenburua lehengo grafiarekin idazten da. «Antzerkian lantzen dugu gu etnia garela, eta literatura zaharrean beti ateratzen gara nazio edo populu berezi bat bezala. Axularrek edo Etxeparek obretan grafia horrekin idazten zuten, eta hortik hartu nuen grafia hori», adierazi zuen zuzendariak.

«Etnia eta etxearen gaia bertsolariekin egin nahi nuen, zeren eta gero ondotik egin behar dugu hiru faseen sintesia espazio handietan erakutsiko dugun ikuskizun batean, eta horrek ‘Tobera’ izena hartuko du. Nahasiko dugu ‘Lurra’n zen publikoarekin, ‘Beltzeria’ko gai polemikoak eta oraingo gaiak bertsolarien presentziarekin; gainera, dantza izanen da, hori falta baitu tobera izan dadin», azaldu zuen Lukuk urteetako egitasmo erraldoia. Ikusgarri handi hori, arazorik ezean, 2007. urteko udaberrian estreinatuko du Hiru Punttu konpainiak.

Aktoreak hiru dira, eta bi agertokiaren gainean izanen dira: Iñaki Etxeleku eta Amaia Etxandi. Maialen Fauthouxek teknikariaren papera egingo du. Ikusleekin eserita egongo da, eta batzuetan taularen gainean gertatzen dena argitzen lagunduko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La «herriko taberna» de Zamudio, precintada
Iritzia
Estatuen aldetik bake giro txikia
Euskal Herria
Txapartegi: «Me llevaron a un cuarto, me desnudaron entre cuatro y me violaron»
Jendartea
Artzain munduaren muina ordizian
Ekonomia
El comité de VW hará frente a las «políticas de acoso y desprestigio»
Euskal Herria
Batasuna insta a verificar que se acatará la decisión de la ciudadanía
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea