Shirin Ebadi Bakearen Nobel saria Irani erasotzearen aurka agertu da Berlinen
2003an Bakearen Nobel saria jaso zuen Shirin Ebadi abokatuak, nahiz eta aiatolahen erregimena oso gogor salatzen duen, erabat baztertzen du aspaldi honetan estatubatuar agintariek etengabe aipatzen duten interbentzio militarraren aukera. Irakeko inbasio eta okupazioarekin zer gertatzen ari den ekarri zuen gogora atzo Berlinen, Irani eraso egitea ez dela bidezko azaltzeko. Haren ustez, demokrazia bera indartzea da irandarren arazo askoren irtenbide bakarra.
BERLIN
«Nahiz eta Irango Gobernua salatzeko arrazoi ugari egon, estatubatuar soldaduek ez dute inoiz zapaldu behar Irango lurra», esan zuen Ebadik Berlinen. Azken hilabeteotan Mendebaldeko zenbait agintarik salatu dituen Teherango Gobernuaren asmo nuklearrei buruz ere egin zioten galderarik 59 urteko emakumeari, baina hark erantzun zien kazetariei ez dela Gobernuko kide eta hark ez duela ministroen bileretan gertatzen denaren berririk.
Irakeko inbasioa eta okupazioa ekarri zituen gogora egungo egoera azaltzeko. «Legez kanpoko» inbasioa izan zela nabarmendu zuen, eta gaur egun Irak «gerra zibilaren eta erabateko zatiketaren atarian» dagoela. Inbasioa 2003ko martxoan hasi zenetik, milaka pertsona hil direla ere gogorarazi zuen.
Oso haserre zegoela zirudien AEBetara egin berri duen bisitan ikusitakoa esplikatu zuenean. Haren iritziz, agintariek hasia dute gerra justifikatzeko kanpaina, Iraken aurkako erasoa abiarazi aurretik egin zuten moduan. «Ez dakit prestatzen ari diren gerra psikologikoa ala benetakoa izango den». Edonola ere, Mendebaldeko agintari eta hedabideei eskatu zien Iran den bezala azaltzeko, bertako errealitatea desitxuratu gabe, mundua ez baita «erabat zuri edo erabat beltz», erdian «beste kolore asko» daude-eta.
“Nire Iran. Itxaropenaren eta iraultzaren arteko bizitza” izeneko autobiografia aurkezteko zegoen atzo Berlinen. Liburuan azaltzen ditu Iraultza Islamiarra egin aurreko egoera eta ondorengoa. Bera izan zen Irango lehenengo epaile emakumea, 1979ko Iraultza Islamiarrak epaile emakume guztiak atera zituen arte. Hala ere, berak herrialdean jarraitu du lanean, giza eskubideen aldeko lanean. Ume, emakume eta preso politikoen eskubideak defendatzen ditu, batez ere, Teherango Unibertsitatean Zuzenbidea erakusteaz gain.
«Irandarra naiz. Iranen jarraitu behar dut eta Iranen hiltzea espero dut», gaineratu zuen, arazo larrienen aurrean ere lanean jarraitzeko kemena erlijio islamiarrak eman diola adierazi ostean. Abokatuaren ustez, demokrazian sakontzea da bere herriak duen irtenbidea, egungo arazoak konpondu ahal izateko.
Titubeos del club nuclear
MOSCU Las divisiones entre las principales potencias atómicas del planeta en torno al programa nuclear iraní parecían excluir ayer todo acuerdo inmediato sobre sanciones contra Teherán. Además, una delegación iraní viajó apresuradamente a Moscú, poco después de una reunión diplomática del G8 (los siete estados más industrializados y Rusia), y pudo entrevistarse con los negociadores alemán, británico y francés. El martes, la reunión de representantes de los cincos miembros permanentes del Consejo de Seguridad de la ONU más Alemania no logró acuerdo alguno, ya que Moscú y Pekín rechazan las sanciones.
|