GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-04-20
Joseba Butron - Irakaslea
Guk itxaropenik ez dugu

Hiztegien arabera, itxaropena zera da: nahi dena edo desiratzen dena gertatuko den edo lortuko den ustea izatea. Ohartzekoa da «gertatuko den edo lortuko den» dioela batetik, hots, berez iritsiko dela eta, bestetik, «ustea» hitzak biribiltzen duela zentzua. Argi dago, beraz, itxaropena zerbait apartekotzat jotzen dela, alegia, norberaren esku ez dagoen edo helmenetik u-rrun dagoen zerbait bezala.

Bada, bizi dugun garaia itxaropentsua dela entzuten ari gara. Baina itxaropena ote da jarrerarik egokiena? Egonean egotea, ala borondatea izatea? Egia da, bai, hainbat gauza ez dagoela gure esku baina, bestalde, egi-egia da nahi izatea ahal izatea dela. Edo, bestela esanda, nahi izan ezean ez dagoela ezer lortzerik. Horregatik, ba, itxaropena izatea baino nahi izatea da garrantzitsuagoa, benetan gogoa izatea.

Hain zuzen ere, esan liteke borondatea dela gure ezaugarririk behinena. Borondatea izan dugu, menderik mende, bizirauteko euskarria. Gure aurreko belau- naldiek herri gisa bizitzeko borondaterik izan ez balute, gu gaur ez ginateke Euskal Herria izango, beste zer edo zer baizik: existitu zen nazio baten ondorengoak, noizbait izan zen kultura baten aztarna, galdu zen hizkuntza baten lagina... Iragana, alegia. Baina, argi dago, ez dugu iragana izateko gogorik izan, alderantziz baizik: beti eutsi izan diogun borondateak orainera ekarri gaitu, gaur egunera arte. Horregatik, arrazoiarekin dio esaerak ezen izan zirelako garela. Eta garelako izango direla ­baldin eta borondaterik badugu.

Gure borondatea da halako izpiritu kolektibo bat, belaunaldiz belaunaldi nabarmendu dena: gure foruen defentsan borrokatu eta izugarri pairatu zutenen izpiritua, edo zapaltzaileei aurre egitearren Noaingo zelaiak odolez blai utzi zituzten haiena, edo Carlomagno ahaltsuaren armada sarraskitu zutenena, edo gure hizkuntza prestigiatzeko lanari ekin ziotenena, edo frankisten faxismoari aurpegi e-man ziotenena, edo frantses iraultzaile jakobinoen erruz deserrian hil zirenena, edo euskara zernahitarako gai egin eta erabiltzea erabaki dutenena, edo sentimendu abertzalea piztu zutenena, edo gure eskubideen alde bizitza osorako konprometitu direnena, edoŠ Finean, herri eta kultura izpiritu bat, askatasuna zer den ulertu, sentitu eta horren kausaz sakrifikatu eta ikaragarri sufritu duten gizon-emakumeen taupada amaigabe bat, milaka eta milaka euskaldun askoren bihotza, munduak ezagut dezan sinbolikoki Gernika koadroan ere islaturik dagoena.

Izpiritu bat, eskubideak, askatasuna. Zein kontzeptu bitxiak! Ikusi, inork ez ditu ikusi; baina izan badira. Ondo dakigu hori gure eskubideen defentsan ari garenok, askatasun gogoa dugu- nok. Hain zuzen ere, konpromiso horrek ordainetan sufrimendua dakarkigulako, asko maite duenak sufritu ere halan egiten duelako. Zalantza barik, erra- zagoa izango zen itxaropentsu egotea. Egonean.

Borondatea eta itxaropena, aurkia eta ifrentzua. Hango inperialek itxaropena izan dute halako batean etsiko genuela, desagertu egingo zitzaigula askatasun gogoa; baina horrelakorik ikusi ez duten oro, borondatetsu ekin diote gu zapaltzeari. Mendeetako tradizioa dutenez, horretan jarraitzen dute oraindino. Eta gure inguruan ere, gaur atzo bezala, badira abaguneei itxaroten daudenak, besteen aha- leginetik etekina lortzeko bizkor (protagonismo mediatikoa, aginte makilatxoa, negozioa). Aprobetxategitarren kastakoak, txerri kuriosoak. Itxaropenik handien horiek izaten dute, baina baita gogo lotsagarria ere, horretarako ekin dutenen merezimenduak iraindu behar badituzte ere.

Gurean borondatea da halako pertsona multzo miresgarri bat, konprometitua; maila politikoan, sozialean, kulturalean, sindika- leanŠ ekinean dabilena. Euskal Herriaren masa kritikoa da, erreakzioak eragiten jarraituko duen pertsona kontzientziatuen eta kontsekuenteen multzoa. De- mokrazian eta askatasunean sinesten duelako, ausartzen eta borrokatzen dena. Askatasuna berez iritsiko zen itxaropena aspaldi galdu zuena, haren bila joatea erabaki zuelako. Trukean zapalkuntza, kartzela, ilegalizazioa, erbestea, tortura, dispertsioaŠ pairatu eta pairatzen ari dena.

Gaur garai itxaropentsu- ak bizi ditugula entzuten diegu berriz. Ezagutzen ditugu, ordea: zapalduen bakea ezartzearekin amets egiten dutenak dira. Batetik, 40 urteko «demokrazia organikoa» eta ondoren 30 urteko «trantsizio monarkiko eredugarria» saldu dizkiguten berberak dira, orain euren bakea irentsarazi nahi digutenak, emekiro, itxaropenezko dosietan. Bitartean euren legeak eta armadak inposatzeko, segitzeko gure eskubideak uka- tzen, genozidio kulturala egiten, herri oso bat umiliatzenŠ Trebetasunez, talantearekin. Bestetik, 40 urtean zera esaten aritu direnak, herri honi nahi zuena izaten uzten ez ziona ETA zela, Hego Euskal Herriaren zatiketa onartu zutenak, 30 urtean batez ere beraien interesen alde ibili direnak, abertzale askoren ilegalizazioarekin patxadaz bizi direnak baina proiektu politiko guztiak errespetatu behar direla diotenak ­hortaz, zapaltzaile haienak bai?, frankista mozorrotu horien asmoa errespetatu behar dugula?­... Bai, leku onean! Gal dezatela iruzur horiek onartuko ditugun itxaropen oro.

Horregatik, jada itxaropenik ez dugu, ez baikara honaino heldu egonean itxaroteko. Askatasuna maite dugu, borondatea dugu eta ekin egingo diogu. Kemenarekin, diziplinarekin eta atsedenik gabe. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La «herriko taberna» de Zamudio, precintada
Iritzia
Estatuen aldetik bake giro txikia
Euskal Herria
Txapartegi: «Me llevaron a un cuarto, me desnudaron entre cuatro y me violaron»
Jendartea
Artzain munduaren muina ordizian
Ekonomia
El comité de VW hará frente a las «políticas de acoso y desprestigio»
Euskal Herria
Batasuna insta a verificar que se acatará la decisión de la ciudadanía
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea