GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-20
- Heineken Kopa
Biarritz faborito garbia da Galesen jokatuko den finalera iristeko
·Aurrez aurre izango duen Bath talde ingelesa ez dago unerik gozoenean

BIARRITZ

Biarritz Olympique Heineken Kopako finala jokatzeko aukera paregabearen atarian dago. Lapurtarrek Bath talde ingelesa hartuko dute larunbatean Donostian, eta, hori irabazita, Galesen jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

Zuri-gorriek iaz oso gertu izan zuten finala, baina partida guztian aurretik aritu ostean, azkeneko minutuan galdu zuten Parisen Stade Françaisen aurka. Aurten, ordea, etxean arituko dira, eta horrek lasaitasun handia ematen die. Gainera, aurrez aurre unerik onenean ez dagoen taldea izango dute, Bath ez baita aurten uste bezain denboraldi ona egiten ari.

Bath Ingalaterrako Ligako zortzigarren postuan dago, eta atzetik lau talde soilik ditu. Hogei norgehiagoka jokatu ditu, eta horietatik zortzi irabazi egin ditu, bat berdindu eta hamaika galdu. Guztira 404 puntu egin ditu, eta 434 jaso.

Final-laurdenetan ere zuri-gorriek talde ingeles bat izan zuten aurrean, Sale, eta hura zen Ingalaterrako Ligako lehen sailkatua. Salek, esaterako, 64 puntu ditu, eta Bath taldeari 23 puntuko aldea ateratzen dio.

Aurrekari guzti horiek kontutan hartuta, baikor izateko moduko datuak daude begien aurrean, baina ez da ahaztu behar kanporaketa hauek partida bakar batera jokatzen direla, eta hor edozer gerta daitekeela, nahiz eta Biarritz arituko den etxean.

Bath Ligan ongi ez baldin badabil ere, Europan oso lan ona egiten ari da, eta itxaropen guztia lehiaketa honetan jarri du. Final-laurdenetan ere ez ziren faborito, baina Leicesteren zelaian 12 eta 15 irabazi eta finalerdiak jokatzeko txartela bereganatu zuten. Ia denboraldi osoa izango dute jokoan Anoetako estadioan, eta duten guztia ematera etorriko dira.

Biarritz, berriz, oso une gozoan dago. Nahiz eta Ligako azkeneko partida eta sailkapeneko lehen postua galdu egin dituen, zuri-gorriak joko maila onarekin dabiltza. Pasa den ostiralean ohikoak ez diren jokalari askok izan zuten jokatzeko parada, Biarritzek etziko partida baitzuen buruan. Gainera, Ligako finalerdiak jokatzeko txartela ia eskuetan dauka, eta jokalaririk onenak Donostiako neurketarako gorde nahi izan zituen.

Hori bai, talde lapurtarrak baja batzuk izango ditu, izan ere, Marlu, Lealamanua, Baget, Gaitan eta Avril ez baitira jokatzeko moduan. Bestalde, Livremonten parte hartzea zalantzan dago, baina badirudi une honetan jokatzeko baino ez jokatzeko aukera gehiago dauzkala. Orain dela hiru aste Anoetan bertan Saleren aurkako partidan hartu zuen min. Hasieran ez zirudien gauza larria zenik, baina uste baino gehiago ari da luzatzen.

Donostiara irteera

Biarritzen Lagunak taldeak antolatuta, irteera polita antolatu dute larunbateko partidarako. Goizean, 10.30ean abiatuko dira autobusez Agilera estadiotik, Gipuzkoako hiriburura etortzeko. Nahi duenak Donostia erdigunean jaisteko aukera izango du. Partida amaitu ostean, jatekoa eta edatekoa jarriko dute, eta 19.45ean abiatuko dira Biarritzera. Bertara heldutakoan, herri afaria egingo dute. Guztia 20 euroren truke egin ahalko da, eta izen emateko Agilerako egoitzara joan behar da, 10.00etatik 12.00etara, eta 17.00etatik 19.00etara.



Laguisquet: «Badakigu erasora jokatzen»

BIARRITZ

Biarritz taldeak atzean egiten duen lana agerian geratzen ari da denboraldi honetan, Top 14an punturik gutxien hartu dituen taldea baita. Hala ere, erasoan ere ez dabil gaizki, eta ikusi besterik ez dago zenbat entsegu egiten dituen; hor ere onenetakoa da.

Beraz, ez da harritzekoa Patrice Laguisquet, taldeko entrenatzailea, Biarritz ez dela talde erasokorra esan eta esan ari direnean, haserre agertzea: «Egia da gure defentsa bikain ari dela lanean, eta garbi dago partida bat irabazteko beharrezkoa dela horrelako lana egitea, baina ez da egia erasoan ez garela aritzen esatea. Taldeari gustatzen zaio aurera joatea, eta ahal dugunean hori egiten dugu. Ez du balio emaitza laburrei soilik begiratzea, eta zenbat puntu egin dizkiguten soilik esatea; izan ere, baditugu puntu asko egindako partidak ere, baita markagailu handiak lortutakoak ere», esan zuen.

«Onena atzean sendo aritu eta baloia hartutakoan azkar erasora ateratzea da. Baina baloia besteek badute, lana atzean egin behar duzu, besteei metroak irabazten utzi gabe», azaldu zuen entrenatzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La «herriko taberna» de Zamudio, precintada
Iritzia
Estatuen aldetik bake giro txikia
Euskal Herria
Txapartegi: «Me llevaron a un cuarto, me desnudaron entre cuatro y me violaron»
Jendartea
Artzain munduaren muina ordizian
Ekonomia
El comité de VW hará frente a las «políticas de acoso y desprestigio»
Euskal Herria
Batasuna insta a verificar que se acatará la decisión de la ciudadanía
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea