GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-25
Euskararen inguruan Oiartzungo Udalak duen jarrera salatu du EHEk

OIARTZUN

Oiartzun, udalerri euskalduna izaki, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaidea da hastapenetik, 1991. urtetik. UEMAn barneratutako udalerriek hainbat konpromiso hartzen dituzte euskararen normalkuntzaren bidean, baina Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek atzo salatu zuenez, 2003ko udal hauteskundeez geroztik, EA Alkatetzan dagoenez geroztik, aipatutako konpromisoetan atzerapausoak izan dira. Hori dela-eta, Oiartzungo 44 eragilek salaketa testu bat adostu dute, bai eta Udalean mozioa aurkeztu ere.

Biztanlegoaren %70 baino gehiago euskalduna den herriez osaturik dago UEMA, eta herriko bizitzan euskararen nagusitasuna bilatzen duten pausoak emateko konpromisoa dute, bai eta Udaleko komunikazio tresnei dagokienez ere. Ildo horretan, Oiartzungo EHEk esan du «oso larria» dela Udalak komu- ni- kazio tresnetan euskararen nagusitasuna bilatzeari utzi eta gazteleraren eta euskararen parekotasunaren aldeko apostua egitea.

Hori dela-eta, orain hiru urte arte euskararen nagusitasuna bilatzen duten «pausoak errespetatzeko eta UEMAren helburu eta irizpideen arabera jokatzeko» eskatu diote Oiartzungo Udalari. EHEk salatu duenez, gainera, salaketa eta eskaera horiek etengabe egin dituzten arren, orain arte ez omen dute inolako erantzunik jaso Udalaren aldetik.

Apirilaren 27an eztabaida

Erantzun eza medio, urtarrilaz geroztik Oiartzungo hainbat eragilerekin hartu emanak izan ditu Euskal Herrian Euskarazek. Gainera, salaketa testu bateratua osatu du, herriko 44 eragileren artean.

«Oiartzun UEMAn sartu zenez geroztik martxan jarritako neurriak errespetatzea nahi dugu, tartean Udalaren komunikazio bideetan abiatutako eta gaur egun errespetatzen ez diren neurriak», nabarmentzen du aipatutako testuak, esaterako. Haurtzaro ikastola, San Esteban parrokia, Abertzaleon Oihartzuna, Aralar, Segi, Gazte Asanblada eta ostalarien elkartea dira sinatzaileen artean.

Ildo berean, EHEk, 44 eragileren babesarekin, Udalaren komunikazioa euskara hutsean izatearen mozioa aur- keztu du. Hain justu, apirilaren 27an izango da eztabaida Udaletxeko Pleno Aretoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Rubalcaba a aclarar «si la estrategia represiva es compatible»
Euskal Herria
UPN y CDN se quedan solos pidiendo que Zapatero no acuda al Congreso
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a otra joven en Bilbo tras el encarcelamiento de Meñika
Mundua
Otro ataque contra el turismo en el Sinaí egipcio
Jendartea
«Euskal Y»-a egiteko hitzarmenak 4.178 milioi zehazten ditu
Mundua
El unionista DUP acepta, por vez primera, gobernar con Sinn Féin
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea