Gatazkak «etikoki landu» nahi ditu Arantzazuko Zentroak
Gatazkak «etikoki lantzeko» ikaskuntza dibulgatzea eta bultzatzea izango da datorren urrian Arantzazun zabalduko den Bakerako Zentroaren eginkizuna eta «bizkarrezurra». Hala azaldu zuten atzo ekimen horren zuzendari Jonan Fernandezek eta Arantzazu Baketik Fundazioaren koordinatzaile Ińaki Beristain frantziskotarrak.
DONOSTIA
Arantzazuko Gandiaga Topagunea eraikinean zabalduko duten Bakerako Zentroaren «bizkarrezurra» etikaren eta gatazken arteko harremana izango da, Jonan Fernandezek, zuzendariak, eta Ińaki Beristain frantziskotarrak esan zutenez.
Euskal gizarteari dagokionez, «elkarrizketa, berradiskidetzea edo bakerako kultura bezalako tresnen bidez gatazka suntsitzaile berriak saihesten laguntzea» izango du helburu. Era berean, «gatazka suntsitzai- leak» pairatzen dituzten beste gizarteei laguntza eman nahi die, eta «ahaztutako gatazkei eta gatazketako ahaztuei» arreta jarri. Horri helduta, bi zehaztapen egin zituen Fernandezek.
Lehena, Bakerako Zentro horrek ez duela «euskal gatazkan esku hartze zuzena» hartuko, baizik eta «ekarpen eraikitzaileak» egiten saiatuko dela, «bereziki berradiskidetzeari dagokionean». Bere lehentasuna «edozein gatazkari etikoki aurre egiteko oinarriak eta tresnak bultzatzea» izango da, eta «ez soilik gatazka politikoei».
Bigarrenik, zentroak ez duela «presentzia mediatiko etengabea» bilatuko argitu zuen. Hala, ez du eguneroko gaien balorazio politikorik egingo.
Garatuko dituen jardueren artean hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, topaketarako fo- roak, aholkularitza zerbitzuak edo bakerako barne eta nazioarteko ekimenetan laguntzea daude. Lan arloak, berriz, ugariak dira; familia, irakaskuntza, enpresa mundua, gatazka sozial berriak, barruko arazo politi-koak eta kanpoko gatazkak.
Elkarri-ren koordinatzailea izandako Jonan Fernandez pozik agertu zen ardura berri honekin. Egin daitekeen inbertsiorik beharrezkoena «inbertsio etikoa» dela nabarmendu zuen.
|