GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-25
Ipar Euskal Herrian EAJ ezagutarazteko informazio kanpaina martxan dago
Duela hamar urte PNB izenez aurkeztu zen Ipar Euskal Herrian EAJ. Alderdia ezagutarazteko informazio kanpaina jarri du martxan, oraindik hedadura oso txikia baitu. Edukien aurkezpenean, EAJren politikagintzan «Iparraldea ez da anekdota bat;garrantsitzua da» nabarmendu zuen atzo Josu Jon Imaz EBBko buruak.

BILBO

Ipar Euskal Herrian bere presentzia zabaltzeko informazio kanpaina martxan jarri du EAJk, eta, horren edukien berri emateko, agerraldia egin zuten atzo Sabin Etxean Josu Jon Imaz EAJko EBBko buruak eta Ramuntxo Camblong IBBko presidenteak. Helburuetako bat alderdiaren filosofia zein den azaltzea da, eta, aldi berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzko informazioa zabaltzea.

Egun Ipar Euskal Herrian ere «garai politiko interesgarriak» sortu direla nabarmendu zuen Imazek, eta egoera horrekin lotu zuen informazio kanpaina. «Garai politikoak EAJ arduraz erantzuna ematera behartzen du. Hori da, besteak beste, kanpaina honen helburua», azaldu zuen.

Gainera, alderdi jeltzalearen politikagintzan «Iparraldea ez da anekdota bat, garrantzitsua da», ziurtatu zuen Josu Jon Imazek. «Erakunde indarketa prozesu honek borondate politiko horrekin zerikusia du», agertu zuen.

Ramuntxo Camblongek kanpaina orain zabaltzearen arrazoiak jakinarazi zituen. «Guretzat askoz errezagoa da horre- lako kanpaina bat egitea bake eszenatoki batean. Gainera, su etena dela-eta, Iparraldean arreta handiz begiratzen zaio Hegoaldeari», adierazi zuen. Horrekin batera, alderdia hazten ari dela nabarmendu zuen, oraindik txikia dela onartu bazuen ere.

Iragarkiak, egunero

Kanpaina komunikabide nagusietan egunero iragarkiak jarriz, argibide liburuxka banatuz eta kartelen bidez egingo dute. Gainera, hainbat herritan bilera informatiboak egingo dituztela azaldu zuen Camblongek; besteak beste, Sanperen, Saran, Maulen, Hendaian, Baionan eta Angelun. Kanpaina uztailaren 14an amaituko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Rubalcaba a aclarar «si la estrategia represiva es compatible»
Euskal Herria
UPN y CDN se quedan solos pidiendo que Zapatero no acuda al Congreso
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a otra joven en Bilbo tras el encarcelamiento de Meñika
Mundua
Otro ataque contra el turismo en el Sinaí egipcio
Jendartea
«Euskal Y»-a egiteko hitzarmenak 4.178 milioi zehazten ditu
Mundua
El unionista DUP acepta, por vez primera, gobernar con Sinn Féin
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea