GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-25
Disko bat bete itsaso dakar Juan Carlos Irizarrek
·Hamabost doinu bildu ditu oraingoan oñatiarrak, kutsu erromantikoa beti lagun

«Itsasoa» izenburuko diskoa aurkeztu zuen atzo Donostiako Aquariumean Juan Carlos Irizar musikagile eta piano jotzaileak. Guztira, itsas olatu eta kaioen txilioez beteriko hamabost doinu bildu ditu oñatiarrak, ohi duen kutsu erromantikoa beti lagun. Doinuak hainbat pertsonari eskainita daude. Pertsona horietako batzuk oso ezagunak dira; beste batzuk, berriz, ez hainbeste. Baina, oroz gain, diskoa itsasoari berari eskaini dio Irizarrek.

DONOSTIA

Juan Carlos Irizarrek ia berrogeita hamar disko grabatu ditu orain arte, horietatik erdia piano eta orkestrarako musikarekin. Gehienbat, musika lasaia egiten du oñatiarrak, kutsu erromantiko nabariarekin, eta “Itsasoa”n bildu dituen doinuak bide horretatik doaz. Izan ere, Juan Carlos Irizarren itsasoan ez du ekaitzak jotzen. Bertan entzun daitezkeen olatuak hondartzara bare-bare iristen direnetakoak dira, ez ontziak txotxongiloak balira bezala batera eta bestera ibiltzen dituztenetakoak; eta kaioen etengabeko txilioek, berriz, egun eguzkitsua iradokitzen dute, ez galernaren etorrera.

«Urak bakea ematen dit, horregatik sartu dut diskoan hainbeste ur. Ur hori nire sentimenduekin nahasi eta nahasketa horren fruitua da ‘Itsasoa’. Ongi aditzeko moduko musika egitea nuen helburu, eta lortu dudala uste dut», adierazi zuen piano jotzaileak berak atzo Donostiako Aquariumean egin zuen aurkezpen ekitaldian.

Atzo, Juan Carlos Irizar ez zen bakarrik egon, aldean hainbat pertsona ezagun izan baitzituen, hala nola, Oier Aizpurua piraguismoko mundu txapeldun zumaiarra edota hamazazpi urtez familiarekin itsasoan barrena Jo ta Ke ontzian ibili den Santi Gonzalez hondarribiarra. Izan ere, Irizarrek itsasoarekin nola-halako harremana duten hainbat pertsonari eskaini dizkie doinuak. Pertsona horietako batzuk oso ezagunak dira ­Aizpurua eta Gonzalez berak, Roge Blasco, Jose Luis Ugarte eta beste­; beste batzuk, aldiz, ez dira hain ezagunak edo ez dute, behintzat, aurpegi jakin bat. Badira, adibidez, Galiziako herriari edo arrantzaleei eskainitako doinuak.

Laugarren urratsaren zain

Diskoan parte hartu dutenetako bat Juan Manuel Sotillos kazetaria izan da. Sotillosek atzo nabarmendu zuenez, doinu gehienak lagunei eskaini dizkie Iriza- rrek, eta horiekiko sentimenduak gailentzen dira diskoan.

“Itsasoa” Irizarrek orain dela bi urte abiatu zuen tetralogia baten hirugarren urratsa da. Lehenengoa “Mendiak” diskoa izan zen; bigarrena, berriz, “Menditik itsasora”; hirugarrena “Itsasoa” da, eta oñatiarrak seguru asko datorren urtean plazaratuko duen “Itsasotik mendira” zikloa itxi eta tetralogia biribilduko du.



«Nunca mais» eta gaitaren protagonismoa

DONOSTIA

Juan Carlos Irizarrek berak jotzen duen pianoa da, ezbairik gabe, “Itsasoa”ko protagonista nagusia. Ez da, ordea, diskoan entzun daitekeen musika tresna bakarra. Izan ere, oñatiarrak bere inguruan oso talde polita bildu du: Miguel Angel Fernandezek violoncello eta perkusioa jotzen ditu; Ana Agirrek eta Ainhoa Arevalok, biolinak; Karmelo Mendizabalek, esku-soinua; Luis Mateosek, gitarra; Gaizka Elosegik, tronpeta, eta Iker Orozkok, oboea. Baina, seguru asko bereziki deigarria da Manuel Gomez gaitero altzatarraren parte hartzea. Carlos Nuñezekin eta Chieftainsekin jo izan duen Gomezek batez ere “Nunca máis” izeneko doinuan hartu du parte. Juan Manuel Sotillosek atzo nabarmendu zuenez, “Nunca máis” diskoko piezarik esanguratsuenetakoa da. «Nik proposatu nion eta uste dut Juan Carlosek ahalegin berezia egin duela», esan zuen. Egia esan, nahiz eta oso gertaera beltzari buruz jardun, “Nunca máis” oso doinu argi eta alaia da. Galiziako herriari eskainia da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Rubalcaba a aclarar «si la estrategia represiva es compatible»
Euskal Herria
UPN y CDN se quedan solos pidiendo que Zapatero no acuda al Congreso
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a otra joven en Bilbo tras el encarcelamiento de Meñika
Mundua
Otro ataque contra el turismo en el Sinaí egipcio
Jendartea
«Euskal Y»-a egiteko hitzarmenak 4.178 milioi zehazten ditu
Mundua
El unionista DUP acepta, por vez primera, gobernar con Sinn Féin
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea