GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-25
Gatazka berpizteko arriskua Timorren
Ekialdeko Timorreko Dili hiriburuan liskar gogorrak izan ziren atzo Poliziaren eta ehunka soldadu ohi eta gazte langabetuen artean. Otsailean greba baten ondorioz Armadatik kanporatu zituzten militarrek gerrila bat osatzeko mehatxu egin dute Gobernuak ez badu Armadarekin duten gatazka konpontzen.

DILI

Ekialdeko Timorreko Armadatik kanporatutako ia 600 militar ohi eta bi mila bat langabetu Dilin manifestatu ziren atzo. Armadari nepotismoa egozten diote eta protestatzen jarraituko dutela esan zuten. Protestariek euren lanpostua berreskuratu nahi dute, eta gerrila bat osatzeko mehatxu egin zuten, Gobernuak haien eskaerei jaramonik egin ezean.

Arazoaren muina martxoan sortu zen. Orain kalera irten diren soldaduak Armadatik kanporatu zituzten orduan. Lan egoera hobetu eta promoziorako baldintzak aldatu nahi zituztelako greba egin zuten, eta Armadak grebalariak kanporatu zituen.Haien ordez, manifestarien bertsioaren arabera, herrialdeko ekialdeko soldaduak kontratatu zituen. Ekialdea Indonesiako okupazioaren (1975-1999) kontrako erresistentziako gune nagusia izan zen. Langabezian gelditu ziren militar gehienak, ostera, mendebaldekoak dira.

Egungo protesta egiten ari diren soldaduen iritziz, faboritismoz tratatu dituzte ekialdeko soldaduak, eta horren kontra protestatzeko kaleetan paratuta zeuden zenbait saltoki eraso zituzten. ABC Australiako hedabidearen arabera, kaltetutako saltokion jabeak ekialdekoak ziren. Erasoen ondoren, Poliziak esku hartu zuen protestan eta liskarrak areagotu ziren.

Gobernua ez dago soldaduok berriro kontratatzeko prest, baina haien egoera aztertuko dutela agindu zuen lehen ministro Mari Alkatirik.

Ekialdeko Timorrek 2002an lortu zuen independentzia. Denbora luzez okupazioaren kontra borrokatu zuten erresistentziako kide ugari estatu independenteko Armadako kide bihurtu ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Rubalcaba a aclarar «si la estrategia represiva es compatible»
Euskal Herria
UPN y CDN se quedan solos pidiendo que Zapatero no acuda al Congreso
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a otra joven en Bilbo tras el encarcelamiento de Meñika
Mundua
Otro ataque contra el turismo en el Sinaí egipcio
Jendartea
«Euskal Y»-a egiteko hitzarmenak 4.178 milioi zehazten ditu
Mundua
El unionista DUP acepta, por vez primera, gobernar con Sinn Féin
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea