GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-04-25
- N1
Avironek urteko partidarik garrantzitsuena izango du
·Galtzen badu, mailaz jaisteko zorian geratuko da talde lapurtarra

BAIONA

Denboraldiko partidarik garrantzitsuena izango du gaur Aviron baionakoak Chatelleraulten aurka. Neurketa 19.30etik aurrera jokatuko da Didier Deschamps zelaian.

Bere garaian atzeratu zen partida berreskuratuko dute baionarrek, eta irabazten badute, jaitsierako postuetatik aterako dira. Galtzen badute, gaur aurrez aurre duen taldea izango da jaitsierako postu horietatik aterako dena, Avironen atzetik baitago.

Giro nahiko nahasia bizi da Baionan, taldea ez baita batere denboraldi ona egiten ari. Galtzetik galtzera aldea egoten da, eta jokoan zutena kontuan hartuta, pasa den ostiralean jokatu zuten bezala jokatuta galtzeak min egin die zaleei, itxura penagarria eman baitzuten Bolougneren aurka. Partidaren amaieran, gainera, zaleren batzuk itxaron ere itxaron zieten jokalariei epelak esateko.

Guzti horretatik ihes egiteko, taldea atzo arratsaldeaz geroztik Kanbon dago bilduta. Han egin zuten atzo entrenamendua, eta han geratu ziren bilduta. Gaur goizean beste lan saio arin bat egingo dute, eta arratsaldean, partidarako itzuliko dira Baionara.

Jokalariei dagokionean, gutxienez hiru aldaketa egingo ditu Strelzack-Olazkoaga bikoak. Talmont, Lestage eta Vaz hamaikakora itzuliko dira, eta Bidegain, Lalague eta Chakir aterako dira hamaikakotik. Beraz, azken orduko ezusterik ez bada, honako jokalari hauek jokatuko dute gaur hasieratik: Ruffier, Pardeilhan, Talmont, Sergent, Laporte, Choplain, Louit, Vaz, Lestage, Ech Chergui eta Vareilles. Hau baieztatzen bada, Bouet, Lalague, Bidegain, Sartolou eta Darocha aulkian geratuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna emplaza a Rubalcaba a aclarar «si la estrategia represiva es compatible»
Euskal Herria
UPN y CDN se quedan solos pidiendo que Zapatero no acuda al Congreso
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a otra joven en Bilbo tras el encarcelamiento de Meñika
Mundua
Otro ataque contra el turismo en el Sinaí egipcio
Jendartea
«Euskal Y»-a egiteko hitzarmenak 4.178 milioi zehazten ditu
Mundua
El unionista DUP acepta, por vez primera, gobernar con Sinn Féin
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea