GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-06
Dili mamuen hiriburu bihurtu da milaka timortarrek ihes egin ostean
Diliko biztanle gehienek ihes egin dute. Hiriburuko kanpoaldeko auzoetara eta mendietara jotzen ari dira. Ekialdeko Timorreko Armadak kanporatu zituen 600 bat soldaduen eta Poliziaren artean joan zen astean izandako liskarrak berriro jazoko diren beldur dira. Agintariak dena kontrolpean dutela esaten ari dira, baina alferrik da.

DILI

«Dilik mamuen hiria dirudi. Gobernuko egoitzak itxita daude, familia asko mendietara eta kanpoaldeko auzoetara joan dira eta egoera konpondu arte ez dira itzuliko. Zurrumurruek ez dute bat ere laguntzen, jendea are gehiago ikaratu, besterik ez». Horrela deskribatu du egoera Ekialdeko Timorreko hiriburutik oraindik alde egin ez duen Matt Fosseyk.

Ihesaldia beldurraren isla da. Dili lasai zegoen atzo, baina jendea joan zen astean Armadaren eta kanporatutako soldaduen artean izandako liskarrak berriro jazoko diren beldur da.

Ekialdeko Timorreko Armadako ia 600 soldaduk greba hasi zuten martxoan, lan baldintza hobeak eskatzeko eta haien ustean jasan duten diskriminazioa salatzeko. Armadak grebalariak kanporatzea erabaki zuen, eta, horren kontrako protestan, soldadu ohien eta segurtasun indarren arteko borroka gogorrak izan ziren joan zen ostiralean. Horien ondorioz, bost lagun hil ziren eta 45 bat etxebizitza suntsituta gelditu ziren.

Egun batzuetako nolabaiteko barealdia egon da orduz geroztik, baina kanporatutako soldadu ohiak berriro erasoka hasiko diren zurrumurrua zabaldu da telefono mugikorren mezuen bidez. Diliko biztanleek oinarrizko tresnak hartu eta kamioetan, autoetan edota oinez euren etxebizitzak utzi dituzte.

Ekialdeko Timorreko agintariak biztanleak lasaitzeko mezuak eten barik zabaltzen aritu dira egunotan. Atzerri ministro Jose Ramos-Hortak dena kontrolpean dutela esan eta Diliko biztanleei eskatu zien euren etxeetara eta lanpostuetara itzul daitezela. Ramos-Horta New Yorken (AEB) zegoen atzo. Han Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeari proposatu zion Ekialdeko Timorren duten misioa luzatzeko.

Azken boladako liskarrek 1999koak ekarri dizkiote burura bati baino gehiagori. Orduan erreferendumean independentziaren alde egin zuten timortarrek, baina erabakia ez zen Indonesia metropoliaren gustukoa izan eta errepresio kanpaina itzela abiatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea