GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-06
Bologna dela-eta, «eztabaida integrala» eskatu dute unibertsitatearen gainean
Orain lau urte Hezkuntza Deialdia dinamikak egin zuen modura, Euskal Herriak bere beharretara egokitutako eskola behar duela aldarrikatzen du unibertsitate esparruko hainbat irakasle, ikasle eta langilek aurkeztu duten manifestuak. Bologna prozesuak EuskalHerriko eremu unibertsitarioa erabat eraldatuko duela uste dute, eta aldaketon aurrean «eztabaida integrala» eskatzen dute. Manifestuaren aldeko sinadurak batuko dituzte orain.

DONOSTIA

Unibertsitate esparru ezberdinetako ikasle, irakasle eta langile hainbatek manifestu bat aurkeztu zuten atzo «Inposaketarik ez! Euskal Herriak bere unibertsitatea» leloarekin. Euskal Herriko unibertsitate esparruan Bologna prozesuarekin izango diren aldaketen gaineko «eztabaida integrala» eskatu zuten sinatzaileek.

Manifestuan batzen denez, Bologna prozesuak goitik behera eraberrituko du Europako eremu unibertsitarioa, eta Euskal Herria ez da salbuespen izango. «Agerikoa da gure herriko eremu unibertsitarioak aldeketak beharrezkoak dituela; baina zeintzuk dira zehazki egin beharreko aldaketak? Zeinek erabaki behar du aldaketa horien norabidea? Nora begira eta zeren arabera jarri behar dugu EuskalHerriko unibertsitate esparrua?», galdegin zuten.

Unibertsitateak norbanakoei goi mailako formazioa eta garapena eskaintzeaz gain, herri eta kolektibitatearen garapen sozial, kultural eta zientifikoa ere bermatu behar duela gogorarazi zuten. Bi funtzio horiek bereiztezinak dira, euren ustez. «Are gehiago gure herrian, berreraikuntza prozesuan baitago».

«Orain lau urteko egoera»

Sinatzaileek gogorarazi zuten orain lau urte «Espainiako Alderdi Popularraren hezkuntza erreformari eta Frantziako Gobernuaren eskutik bizi zen hezkuntza eskubideen zanpaketa egoerari erantzuteko» Hezkuntza Deialdia dinamika abian jarri zela, «erreforma hori Euskal Herriaren hezkuntza beharren bizkarrera» egina zegoela salatzeko. «Garai horretan bildutako batzuk berriro ere testuingugu berean aurkitzen garela jabetzen gara», adierazi zuten; izan ere, beren iritziz, Bologna Euskal Herriaren bizkarrera egiten eta inposatzen ari diren prozesua da. Horregatik, euren kezka azaltzeaz gain, unibertsitate esparruak duen eztabaidatzeko nahiz erabakitzeko ahalmena aldarrikatu zuten.

Sinatzaileek jakitera eman zutenez, datozen asteetan atxikimenduak bilduko dituzte, «unibertsitatean lehenik, eta esparru zabalagoan ondoren», beren ustez, Euskal Herriko unibertsitatearen gaineko eztabaida euskal komunitate unibertsitarioaren, hezkuntza komunitatearen eta euskal gizartearen parte hartze eta gidaritzarekin egin beharko baita. «Oraingo aldaketa prozesua unibertsitate esparruari zuzendua dago, baina bere eragina ez da unibertsitate esparrura soilik mugatzen. Hemen bildutakook hezkuntza prozesu oso eta bakar bezala iruditzen dugu, derrigorrezko eskolalditik harago doana eta berau kokatzen den herriarekiko funtzio zehatzak betetzen dituena», azaldu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea