GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-06
Errenteriako haurtzaindegiko zerbitzu murrizketa salatu dute
Errenteriako Udalak kudeatzen duen haurtzaindegia Lakuaren eskumenera igaroko da aurki, eta, seme-alabak bertara eramaten dituzten gurasoek salatu dutenaren arabera, orain arte eskaintzen zituzten zerbitzuak «nabarmen murriztuko» dituzte. Besteren artean, jangela zerbitzua ezabatuko dute. Udalak erakutsi duen jarrera ere arbuiatu dute.

ERRENTERIA

Errenteriako udal haurtzaindegiaren kudeaketa Gasteizko Gobernuaren esku geratuko da hurrengo urtean, eta eskumen aldaketa horrek ekarriko dituen ondorioak erabiltzaileen kalterako izango direla ziurtatu du seme-alabak bertara eramaten dituen guraso talde batek. Haurtzaindegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan murrizketa nabarmenak izango direla salatu eta euren eskariak agertzean Errenteriako Udalak azaldu duen «utzikeria» arbuiatu dute gurasoek.

Gurasoen esanetan, irakasle bakoitzeko bospasei haur hartzen dira haurtzaindegian, eta eskaintzen den sukalde zerbitzua kuotaren barnean sartzen da. Aldaketen ondorioz, haurren elikadura gurasoen esku geratuko da, eta irakasle bakoitzak zortzi haur izango ditu bere ardurapean.

Haurtzaindegiak hiru urtera arteko haurrak hartzen ditu egun eta, hurrengo urtetik aurrera, gehienezko adina bi urtekoa izango dela adierazi dute gurasoek. Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzuarengatik ordaindu beharreko kuota bikoiztu egingo dutela gaineratu dute.

«Udalak ate guztiak itxi dizkigu»

Sukalde zerbitzua ezabatzea «akatsa» dela irizten dute gurasoek: «Lotsagarria iruditzen zaigu bakoitza bere tuper eta biberoiekin joan eta guztiak irakasleei eman behar izatea. Orain arte sukaldaria genuen; bertako sukaldearen ekipamendua bikaina da eta orain gutxi sartu dute gasa. Zer egin behar dute sukaldearekin?». Sukaldariari esker, haur guztiek berbera jan eta janaria egiteko prozesua ezagutzeko aukera dutela azaldu dute gurasoek, eta horiek umeen hezkuntzarako onuragarriak direla esan dute.

Udalari sukaldaria kontratatzeko eta gastuak gurasoek ordainduko dituztela proposatu zioten, eta eskariak ezezko erantzuna izan zuela esan dute: «Ate guztiak itxi dizkigu Udalak, gure proposamena ez dela bideragarria esan digu eta, gainera, ez du arazoari irtenbidea emateko inolako saiorik egin».

Udalak eraikinaren mantentze-lanak egiten jarraituko duenez gero, gurasoek ez diote zentzurik aurkitzen sukalde zerbi- tzua bertan behera uzteari.

Irakasle kopurua murriztea ere gehiegizkotzat jo dute: «Pertsona berak 8 haur zaindu, jaten eman, jolastu, pardelak aldatu... Gutxiegi da». Bestalde, hurrengo urtean hiru urteko umea haurtzaindegira eramatea pentsatzen zuenak zer egin behar duen galdegin dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea