GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-06
- N1
Avironek beste final bat izango du Toursen aurka

BAIONA

Ezuste handia izan zen Avironentzat joan den astean Ajaccion, sailkapeneko azkenekoaren aurka, galtzea, eta hori konpontzeko gaur Tours menderatu behar du 19.30ean.

Partida oso zaila izango da zuri-urdinentzat, gaur bisitari izango den taldea Bigarren Mailara igotzeko borrokan ari baita. Gainera, bertatik jarraitzaile asko etorriko omen dira, eta ez litzateke harritzekoa izango ia-ia etxekoak bezainbeste zale batzea, ia ordu berean errugbian Aviron Stade Françaisen aurka arituko baita Jean Dauguerren.

Dena dela, Aviron ezin da begira egon aurrez aurre zein duen, puntuak hirunaka behar baititu arriskuko postu horietatik aldentzen joateko. Galtzen badu, berriro ere jaitsierako mamua gainean izango du.

Baliteke gaurko hamaikakoa hau izatea: Ruffier, Pardeilhan, Talmont, Laporte, Sergent, Chakir, Choplain, Louit, Vaz, Vareilles eta Ech Chergui. Hori baieztatzen bada, Bouet, Lestage, Lalague, Bidegain eta Sartolou aulkian geratuko dira.

Maila bat behera eginda, CFAn, Genetsen egoera oraindik eta okerragoa da, jaitsierako postuan baitago taldea. Gaur, 18.00etatik aurrera, Tolosa Bren zelaian jokatuko du, eta hango puntuak lortzea garrantzitsua da, bestela, beheko maila geroz eta gertuago izango baitu taldeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea