- Liga Federala
Hirugarren faserako txartela du jokoan Donibane Lohizunek
DONOSTIA
Hirugarren faserako txartela izango du jokoan bihar Donibane Lohizunek Massy taldearen zelaian, 15.00etatik aurrera. Partida garrantzitsua izango da bi taldeentzat, galtzen duenak aukera asko izango baititu kanpoan geratzeko.
Multzoko lehen bi sailkatuek jokatzen dute elkarren aurka, eta estreinako biek egiten dute aurrera. Baina tartean bada beste talde bat ere aurrera egiteko aukerak dituena, eta hori Lurda da. Horiek Perigueaux hartuko dute, eta denen ustetan garaipena lortuko omen dute. Lurdak garaipena lortzen badu, hemengo galtzailea kanpoan geratuko litzateke. Beraz, gorri-berdeek irabazi beste aukerarik ez dute, bestela besteek zer egiten duten itxaron beharko baitute, eta hori ez da batere komenigarria izaten.
Lapurtarrak gaur goizean ziren bertara abiatzekoak, eta garaipena eta sailkapena poltsikoratzeko itxaropen osoa eraman dute.
|