GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-06
- Top 14
Avironek neurketa zaila du Paris liderraren aurka

BAIONA

Aviron kinka larrian dago, hiru puntura dute jaitsierako postua, eta geratzen zaizkion hiuru partidak ez dira batere samurrak. Gaur, Stade Français liderra hartuko dute Jean Dauguer zelaian 18.30etik aurrera.

Zuri-urdinak irabaztera behartuta daude, baina hori ez da batere lan samurra izango, Parisko taldea sailkapeneko lehen postuan baitago Biarritzekin berdinduta.

Gainera, zuri-urdinak nahiko minduta daude, pasa den astean galdu egin baitzuten Biarritzen. Galtzea normaltzat har daiteke, baina sekulako jipoia hartu zuten, eta horrek min dezente egin die bai jokalariei baita zaleei ere.

Gainera, Aviron ez dago unerik onenean. Orain dela hilabete eta erdi mailari eusteko helburua oso ongi bideratuta zuen, baina geroztik bere jokoak behera egin du, eta une honetan kinka larrian daude, nahiz eta oraindik dena bere esku duen, oraingoz hiru puntu kentzen baitizkio Pauekoei.

Zuri-urdinak sailkapeneko hamabigarren postuan daude. Zazpi partida irabazi dituzte, bat berdindu eta 15 galdu dituzte. 444 puntu egin dituzte, eta 604 jaso. Zazpi puntu gehigarri ere egin dituzte.

Stade Française sailkapeneko lehen postuan dago Biarritzekin berdinduta, eta zuri-gorrien zenbaki beretsuak dituzte. 79 puntu dituzte, 17 partida irabazi, eta 6 galduta. 537 puntu egin dituzte, eta 309 jaso. Hamaika puntu gehigarri egin dituzte.

Jokalariei dagokienean, Iñigo eta Fromont baja izango dira gaurko partidarako, eta Dourthe zalantza da. Lhande eta Lafiali berriro ere hamabostekora itzuliko dira. Stade Françaisen, berriz, Liebenbergen itzulera izango da nabarmenena. Jokalari horrek urrian hartu zuen min, eta ordutik jokatu ezinik egon ostean, gaur itzuliko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea